Politika
Katalunia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Generaliateko presidenteak nahiz alderdi soberanistek gogor kritikatu dute buruzagi independentista katalanak epaitzeko Auzitegi Gorenak hartu duen erabakia.
Espainiako Auzitegi Gorenak epaitu egingo ditu Kataluniako prozesu soberanista antolatzeagatik auzipetuta dauden politikari independentistak, eta horrek hautsak harrotu ditu Katalunian.
Quim Torra Generalitateko presidenteak esan du erabaki "doilor" horrekin 2017ko urriaren 1eko erreferendumean botoa eman zuten herritarrak ere epaituko dituztela ohartarazi du.
"Gaur ez dute soilik politiko zintzo eta demokrata batzuen kontrako ahozko epaiketa ireki, egun hartan bozkatzera joan ziren 2,3 milioi katalanak ere epaituko baitituzte", adierazi du Kataluniako Parlamentuan egindako agerraldian.
Bere esanetan, ez zen deliturik izan eta, ondorioz, auzia artxibatzea beste aukerarik ez zegoen. Epai-mahaiak auzipetuak zigortuz gero, ebazpena onartuko ez dutela erantsi du: "Absoluzioa da onartuko dugun epai bakarra".
Halaber, zigor-epaia ematen badute, Kataluniako herriak 2017ko urriaren 1ean erakutsi zuen "indar eta determinazioarekin" erantzungo duela agindu du.
"Herritarrei ahotsa eman zieten politikariak erredun jotzeko Espainiako Estatuaren botereek antolatutako fartsa bat da hau guztia", salatu du.
"Botoa ematea ez da delitua. Demokrazia ez da delitua. Bozkatzera doana jipoitzea da delitua", nabarmendu du.
Bestalde, Eduard Pujol JxCAT alderdiak Kataluniako Parlamentuan duen ordezkariak ere gogor kritikatu du erabakia. "Ez da deliturik izan eta, beraz, ezin da zigorrik egon", azpimarratu du.
Pujolen iritzian, Estatuak "obsesionatuta" dago eta Katalunian indarkeria egon zela erakutsi nahi du, baina Kataluniako mugimendu independentista "baketsua" dela eta U-1ean bere etorkizun politikoa erabakitzeko asmoz bozkatu zuela nabarmendu du.
Pedro Sanchezek matxinada delitua militarrei soilik egotzi ahal zaiela esan duela eta, Pujolek esan du keinu hori ez dela nahikoa: "Katalunian matxinadarik eta sediziorik izan ez zela argi eta garbi adierazi behar du".
Sergi Sabria ERCko buruzagiaren arabera, "lotsagarria" da Auzitegi Gorenak kasu honetan epaiketa abiaraztea erabaki izana.
Espainiako Estatuan "botereen arteko banaketarik ez" dagoela salatu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa