Politika
Katalunia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Junqueras eta Forcadell ez ezik, bederatzi kontseilari ohi ere epaituko dituzte, matxinada, desobedientzia eta diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita. Urtarrilean abiatuko omen dute epaiketa.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Auzitegi Gorenak baieztatu du bukatutzat eman duela Pablo Llanerak agindutako urriaren 1eko ikerketa. Hori horrela, erreferenduma antolatzeagatik auzipetutako 18 buruzagien aurkako ahozko epaiketa ireki du; besteak beste, Oriol Junqueras presidente ohia, bederatzi kontseilari ohi eta Carme Forcadell Parlamenteko presidente ohia epaituko dituzte.
Zigor-arloko salak aho batez erabaki du Llanerak uztailean zuzendutako ikerketaren aurka defentsak egindako eskaera eta 300 alegazioak errefusatzea. Hartara, luzapenak saiheste aldera, ahozko epaiketarako gorde ditu arrazoibide horiek.
Modu horretan, Fiskaltzak, Estatuko Abokatutzak eta Voxek bost eguneko epea izango dute akusazio-idatziak helarazteko.
Esan bezala, Junqueras eta Forcadell ez ezik, Jordi Turull, Josep Rull, Raül Romeva, Joaquim Forn, Dolors Bassa, Meritxell Borrás, Carles Mundo, Santi Vila eta Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart buruzagiak ere bidali ditu epaiketara.
Horiekin batera, Lluis Corominas, Lluis Gunio, Anna Simo, Ramona Barrufet eta Josep Joan Nuet Parlamentuko ordezkari ohiak eseriko dira akusatuen aulkian, baita Mireia Boya CUPeko bozeramaile ohia ere.
Aitzitik, artxibatu egin dute Generalitateko presidente ohi Artur Masen eta Associació de Municipis per la Independència elkarteko Neus Lloverasen auzia.
Guztira, zazpi epailek zuzenduko dute epaiketa: Ana María García Ferrer, Andres Palomo, Manuel Marchena, Andres Martínez, Juan Ramon Berdugo, Luciano Varela eta Antonio del Moral.
Aurreikusitakoaren arabera, urtarrilean ekingo diote ahozko epaiketari, dena dela, aurretik aurkeztutako artikuluen araberakoa izango da hasiera-data. Izan ere, badirudi defentsak aurretiazko eginbideez baliatuko direla urriaren 1eko gertakariak Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak epaitu ditzan, Gorenak beharrean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa