12:53

Politika

Presoen gizarteratzea

Sara Buesa: 'ETAko presoek autokritika zor diete biktimei'

eitb.eus

Buesak esan du "beti egon direla eta daudela" presoen hurbilketaren alde, baina beraiek ere "jarri beharra dutela euren aldetik".

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"ETAko presoek biktimei autokritika zor" dietela eta autokritika hori eginez gero eskuzabaltasuna jasoko luketela esan du ostegun honetan, Sara Buesa ETAk hil zuen Fernando Buesa buruzagi sozialistaren alabak.

Buesak ezinezkoa ikusten du bake justua lortzea ETAko presoei ongi etorri eta gorazarre egiten jarraitzen den artean.

Buesa Fundazioak XVI. urtez mintegia egiten ari da gaur eta bihar "Biktimak eta espetxe politika" gai hartuta, eta etorkizuneko gakoak zeintzuk diren aztertzeko. Jardunaldietan zenbait biktimak eta espetxe politikako arduradunak parte hartzen ari dira.

Mintegiaren irekieran nabarmendu du Sara Buesak, beti egon direla eta daudela presoen hurbilketaren alde, baina beraiek ere "jarri beharra dutela euren aldetik".

Halaber, zubiak eraikitzearen beharraz hitz egin du. Presoak etxetik gertu egotearen alde azaldu da eta presoak gizarteratzearen beharra azpimarratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena