13:37

Politika

Dokumentazioa

HB jaio zenetik ezker abertzaleak hartu dituen izenak

Erredakzioa

1978an sortu zen Herri Batasuna eta Euskal Herritarrok bihurtu zen Alderdien Legeak legez kanpo utzi aurretik, 2001ean.

178
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Herri Batasuna 1978an jaio zen hauteskunde koalizio bezala. Hasik, Laiak, ANVk eta ESBk osatu zuten Kas alternatiba eraikitzeko. 1979an, hiru diputatu eta senatari bat lortu zituen hauteskunde orokorretan.

Ordutik, ibilbide gorabeheratsua izan zuen eta 1997an HBk ETAren bideo bat sartu zuen bere hauteskunde tartean, eta Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak mahai nazionala ia osorik atxilotzeko agindu zuen, ilegalizaziorako bidea irekiz.

1998an, ilegalizaizoaren beldur, Herri Batasuna EH (Euskal Herritarrok) siglapean aurkeztu zen. Lizarra-Garaziko hitzarmenaren garaia zen eta 14 eserleku lortu zituen Eusko Legebiltzarrean.

2001. urtean Batasuna bihurtu zen eta bi urte beranduago, legez kanpo utzi zuten, Alderdi Legearen arabera ETArekin zerikusi zuzena zutelako. Hala ere, hautetsiek lanean jarraitu zuten Sozialista Abertzaleak izenarekin.

Hurrengo hauteskundeetan hainbat izen eta sigla erabili zituzten: AuB, HZ, Aukera Guztiak... eta denak ere legez kanpo utzi zituzten, ETAren agindupean Batasuna ordezkatzeko asmoa zutela salatuz.

2005ean, ordea, alderdi propiorik ezean, botoa EHAKrentzat eskatu zuten, eta bederatzi legebiltzarkide lortu.

2007an, ANVri utzi zioten herri batzuetan zerrendak aurkezten, baina beste askotan ordezkaririk gabe geratu ziren, legez kanpo utzitako ezker abertzaleko hautagaiek zerrendak "kutsatu" zituztelakoan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena