12:42

Politika

Alderdi berriaren aurkezpena

Jauregui: 'Estatutu berriek ez dute Batasunaren legeztatzea bermatuko'

Erredakzioa

Gobernuak eta ETAk negoziatzen dutela esan zuen larunbatean Mayor Orejak. Gai horrekin "gaixo portaera" duenez, adierazpen horiek ez dute ministroa harritu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ramon Jauregui Presidentetzarako ministroaren esanetan, ezker abertzaleak astelehenean Bilbon aurkeztuko dituen "estatutu berriek" ezta "argudio juridikoek" ere ez dute bere legeztatzea bermatuko.

"Batasuna legezkoa izateko indarkeriaren amaiera behin betikoa eta atzeraezina izan beharko litzateke. Horrez gain, euren ekintzekin ETArengandik bereizi behar dira eta azken 25 urteko lotura apurtu", azpimarratu du ministroak Ser irrati katean emandako elkarrizketan.

Horren harian, ezker abertzaleak bere marka berria aurkezten duenean, Espainiako Gobernuak Fiskaltzari informazioa eskatu diola eta Epaitegi Gorenean helegitea aurkeztu duela aurreratu du Jaureguik. Izan ere, Gorenak baliogabetu lezake Estrasburgoko Giza Eskubideen Epaitegiak ezarritako ilegalizazio epaia.

Gobernuak eta ETAk negoziatzen dutela esan zuen atzo Jaime Mayor Oreja PPko eurodiputatuak. Gai horrekin "gaixo portaera" duenez, adierazpen horiek ez dute ministroa harritu.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena