Politika
Alderdi berriaren aurkezpena
Erredakzioa
Paul Rios Lokarriko koordinatzailearen ustez, estatutu berri horiek "aurrerapausu garrantzitsua" dira eta, behin eskutan edukita, "legeztatzea berez etorri beharko litzateke".
Txelui Moreno Batasunako bozeramaile ohiak alderdi berriaren estatutuek "Espainiako egungo legedia" errespetatuko dutela esan du, Alderdien Legeari erreferentzia eginez. Estatutu berri horiek astelehenean aurkztuko dituzte Bilboko Euskalduna Jauregian.
Gainera, ezker abertzalea legeztatzea "bakea lortzeko bide egokiena" dela ziur gaertu da Moreno.
Adierazpen hauek hedabide ezberdinei bidalitako bideoan egin ditu Txelui Morenok. Bideo hori ezker abertzaleak legeztatzearen alde egiten ari den ekintza ezberdinak sustatzeko egin dute.
Bozeramaile ohiak "esparru ezberdinetako ordezkariek legeztatzearen alde erakutsitako konpromisoa" eskertu du, baita "ezker abertzalearen ideia oso ezberdinak dituzten haiena". "Gizartearen mobilizazioak Gobernua mugitzera" behartuko du eta hori oso garrantzitsua dela azpimarratu du Morenok.
Lokarri: "Pausu garrantzitsua da"
Paul Rios Lokarriko koordinatzaileak azaldu duenez, ezker abertzalearen alderdi berriaren estatutuak "aurrerapausu garrantzitsua" izango dira eta behin eskutan edukita, "legeztatzea berez etorri beharko litzateke".
Hitz hauekin, Riosek asteleheneko aurkezpen ekitaldiaren garrantzia azpimarratu du. Ekitaldia Lokarrik antolatu du eta bertan ezker abertzaleak alderdi berriaren oinarriak plazaratuko ditu.
Lokarriren ordezkariak ekitaldi horrek "oihartzun handia" izan eta "bakearen bidean pausu garrantzitsua" emateko balio dezala espero du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa