17:13

Politika

Alderdi berriaren aurkezpena

PP: 'Batasunak ekitaldian dioena koarentenan jarri behar da'

Erredakzioa

"Hau bukatzeko gogo gehien daukagunak gara eta ez dugu nahi inork hori izorratzea; Lokarri, Lokarritasuna, EA edo edonola deitzen dela ere", azpimarratu du Basagoitik.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidentearen esanetan, "ez da Batasunak dioen ezer sinetsi behar, zilegitasunik ez duelako". Ezker abertzaleak alderdi berria aurkezteko ekitaldia antolatu du astelehenean Bilbon eta horren baitan diotena "koarentenan jarri" behar dela adierazi du.

Basagoiti PPko Belaunaldi Berriekin izan da Bilbon. "Hau bukatzeko gogo gehien daukagunak gara eta ez dugu nahi inork hori izorratzea; Lokarri, Lokarritasuna, EA edo edonola deitzen dela ere", azpimarratu du Basagoitik.

Hori horrela, "zentzuz" jokatzea eta inork ezker abertzalea ez "berpiztea" eskatu du.

PPko buruaren ustez, ezker abertzaleak udal hauteskundeetan sartzeko "antsietate" handia du, maiatzekoetan parte hartzen ez baldin badu, ia haien amaiera izango delako.



Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena