Politika
HEZKUNTZA PROGRAMA
EITB.EUS
ETAren eta indarkeria guztien inguruko unitate didaktikoa "ekarpenak jasotzeko fasean" dagoela idatzi du lehendakariak bere Facebookeko orri ofizialean.
inigo urkullu
Iñigo Urkullu lehendakariak "errespetua" eskatu du Euskadin azken hamarkadetan bizi izan den indarkeriaren inguruko hezkuntza unitate didaktikoaren garapenean lan egin duten pertsonekiko, baita euren lekukotza emanez ekimenean parte hartu dutenekiko ere.
'Herenegun' izeneko programak kritika ugari jaso ditu, PPren aldetik batez ere. Atzo bertan, Jonan Fernandez kargugabetzeko eskatu zioten popularrek lehendakariari. Gaur goizean, Radio Euskadin egindako tertulia politikoan EAJk, PSE-EEk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek 'Henegun' programarekin sesioan aritzea leporatu diote PPri, baina honek bereari eutsi dio.
Facebookeko bere orri ofizialean argitaratu duen mezu batean, Urkullu lehendakariak esan du kontziente dela "elkarbizitzaren eraikuntza beharrezkoa bezain zaila dela".
"Badakit intentziorik onenarekin egiten diren ekimenek ere sentimenduak mugi ditzaketela. Dena dela, eta lana zaila bada ere, hainbat hamarkaden ostean, terrorismoa eta mota guztietako indarkeria amaitu ostean, elkarbizitzaren eraikuntzan aritu beharra daukagu, biktimekiko eta memoriarekiko errespetutik abiatuta, eta honek ezin duela inoiz errepikatu jakinda" idatzi du.
Ildo horretan, 'Herenegun' programa "ekarpenak jasotzeko fasean" dagoela esan du. "Garaiz gaude hobetzeko" dio lehendakariak: "Eskatu al dezakegu ekarpenak eta iritziak errespetuzkoak izatea eta jarrera eraikitzaile batetik egitea, tentsiora eta ika-mikara eramango gaituzten garai negatiboak alde batera utzita? Ekarpen guztiak dira ongietorriak elkarbizitzan oinarritutako etorkizun bat eraikitzeko".
'Herenegun' programa esperientzi piloto gisa jarriko da martxan ikasturte honen hirugarren hiruhilekoan, EAEko 8 ikastetxetan. Unitate didaktikoaren baitan, ikasleen adinera egokitutako testuak prestatu dituzte eta ETAren biktimen, ETAko kide ohien eta politikari zein instituzioetako ordezkarien lekukotzekin bost bideo landu dituzte.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa