Politika
Katalunia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Erreferenduma burutzeko alkateei lokalak utz zitzatela eskatu izana leporatzen diete egungo Barne kontseilariari eta Independentziaren aldeko Udalerrien Elkarteko presidente ohiari.
Kataluniako alkateen agerraldia 2017ko irailean, erreferendumaren alde. Argazkia: EiTB
Albisteak (4)
Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak auzipetu egin ditu Miquel Buch Kataluniako Udalerrien Elkarteko presidente ohi eta egungo Barne kontseilaria eta Neus Lloveras Independentziaren aldeko Udalerrien Elkarteko buruzagi ohia, alkateen artean 2017ko urriaren 1eko erreferenduma bultatzeagatik.
EFE albiste-agentziak zabaldu duenez, Jordi Segui magistratuak azaroaren 6rako deitu ditu deklaratzera, desobedientzia delitua egotzita. Fiskaltzak diru publikoa bidegabe erabiltzea eta prebarikazioa ere leporatu zizkien, baina magistratuak ez du delitu horien zantzurik topatu.
2017ko irailean jarri zuen Fiskaltzak Buchen eta Lloverasen kontrako kereila, Kataluniako alkateei erreferenduma bultzatzeko eta bozketa egin ahal izateko lokalak uzteko eskatu izana egotzita.
Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak onartu egin zuen kereila, baina, esan bezala, desobedientzia delituagatik soilik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa