Politika
Ustezko ustelkeria Araban
eitb.eus
Hala ere, litekeena da Fiskaltzak ikerturen baten inguruko ondorioak aldatzea, akordio partzial batera heldu ostean, ETBk jakin ahal izan duenez.
Albisteak (4)
Bideoak (1)
De Miguel auziko epaiketari berriro helduko diote astelehen honetan, Fiskaltzak eta defentsek ez baitute akordiorik adostu zigor eskaerak murrizteko, ETBk jakin ahal izan duenez. Euskal Herrian sekula epaitutako ustezko ustelkeria auzirik handiena da. Arabako EAJren hainbat buruzagi ohi inputaturik daude.
Hala ere, litekeena da Fiskaltzak ikerturen baten inguruko ondorioak aldatzea, defentsaren batekin epaiketako 12 piezatako batean akordio partzial batera heldu ostean, prozesutik gertu dauden iturriek aurreratu dutenez.
Ahozko epaiketa 09:30ean hasiko da Arabako Lurralde Auzitegian.
Iragan urriaren 1ean epaiketa beste 15 egunez etetea erabaki zuen epaimahaiak, Arabako fiskalburuak eskatuta, Fiskaltza eta defentsak zigorraren inguruko akordioa lortzeko lanean jarraitzeko.
Bigarren etetea zen; izan ere, auzia epaitzen ari den epaimahaiak saioak bertan behera utzi zituen 15 egunez irailaren 17an, Fiskaltzak eskatuta, aldeek akordio batera heltzen saiatzeko. Epaiketa iragan urtarrilean hasi zen.
Akusatuen aulkian, besteak beste, Alfredo de Miguel Arabako EAJren bigarrena eta batzarkide jeltzale ohia eserita dago. Fiskaltzak 54 urteko espetxe-zigorra ezartzea eskatu du, ustezko ustelkeria sarearen buruzagia izatea egotzita.
Era berean, Aitor Telleria eta Koldo Ochandiano Arabako EAJren kide ohiak, Gurutz Larrañaga Juan Jose Ibarretxeren Eusko Jaurlaritzan Kultura eta Gazteria sailburuordea izandakoa, Julian Sanchez Alegria Euskadiko Teknologia Parkeen Sareko presidente ohia eta Maria Justina Angulo Zanbranako (Araba) EAJren alkate ohia akusaturik daude.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa