18:04

Politika

Osakidetzako oposizioak

Darponek esan du Fiskaltzak argitu behar duela oposizioetan deliturik egin den ala ez

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Osasun sailburuak onartu du lan-eskaintza publikoaren prozesua "hobeto" egin zitekeela eta "bistakoa" dela "zerbaitek huts" egin duela.

1:24
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jon Darpon Osasun sailburuak esan du ez dagoela harro Osakidetzako lan-eskaintza publikoa gauzatu den moduarekin, baina erantsi du horrek ez duela esan deliturik izan denik; eta, ildo horretan, azpimarratu du Fiskaltzari soilik dagokiola deliturik izan den ala ez argitzea.

Darponek eta Maria Jesus Mugica Osakidetzako zuzendari nagusiak agerraldia egin dute gaur Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean, ustezko irregulartasunak direla eta, Administrazioak egin duen barne-ikerketaren xehetasunak azaltzeko.

Zortzi espediente informatibo egin dituztela eta guztiak Fiskaltzaren esku utzi dituztela esan dute. Halaber, diziplinazko beste zazpi txosten ireki dituztela jakinarazi dute, hautaketa prozesua "hobeto" egin zitekeela aitortuta.

Darponen hitzetan, Osakidetzak "ahalegin handia" egin du gertatutakoa argitzeko, baina Administrazio Publikoa iritsi den tokira baino harago joan ezin daitekeela esan du, besteak beste, "Justiziak erabil ditzakeen ikerketa metodoak ez ditugulako eskura".

"Osakidetzak ez zituen azterketak jarri, ez zituen azterketak zuzendu eta ez zuen azterketarik filtratu; prozedurak berme guztiak izan ditu normaltasunez gauzatzeko, baina bistakoa da zerbaitek huts egin duela", adierazi du.

Osakidetzaren barne-ikerketa amaituta, Arartekoak eta Fiskaltzak esaten dutenaren zain geratuko direla esan du; "eta deliturik izan dela frogatuz gero, ez litzateke zigorrik gabe gelditu behar", gaineratu du Darponek.

Bestalde, Osasun sailburuak iragarri du lan-eskaintza publikoak egiteko eredua hobetzeko proposamen bat lantzen ari direla eta, dena ondo bidean, azaroan aurkeztuko dutela Eusko Legebiltzarrean.

Horrez gain, Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzan aldaketak egingo dituztela jakinarazi du, "hautaketa arloa indartzeko asmoz".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena