Politika
Aurrekontuen negoziazioa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Elkarrekin Podemosek aurrekontuak babestuko ditu Jaurlaritzako politikak "180ºko aldaketa" egiten badu, "arreta jarrita enpleguan, hezkuntza, osasunean eta berdintasunean".
Eukene Arana Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkidea. Argazkia: EiTB
Euskal aurrekontuen negoziazioaren harira, Eukene Arana Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideak igande honetan adierazi duenez, "PPren eskutik jarraitu ala ezkerrera begiratu" hautatu beharko du Iñigo Urkullu lehendakariak.
Elkarrekin Podemosek Basaurin egindako ekitaldian Aranak iragarri duenez, datorren asteartean Eusko Legebiltzarrean aurkeztuko dute Jaurlaritzarekin aurrekontuak negoziatzeko plataforma, "euskal herritarrentzako aurrekontuak lortzeko helburuz". Aranaren hitzetan, EAJren eta PSEren Gobernuak "ez du gehiengorik, eta PPrekin hitzartutako akordioak txarrak dira Euskadirako eta herritarrentzako".
Elkarrekin Podemosek aurrekontuak babestu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako politikak "180ºko aldaketa egin behar du, arreta jarrita enpleguan, hezkuntza, osasunean, eta emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunean". "Haien eskuetan dago erabakitzea gero eta eskumarago dagoen PPrekin adostu ala, ordea, ezkerrera begiratu", ondorioztatu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa