14:02

Politika

Migrazioa

Migratzaileak gizarteratzeko programak indartzeko eskatu du Eusko Legebiltzarrak

Agentziak | Erredakzioa

Asilo-eskatzaileen premiei erantzuteko, Espainiako Gobernuarekin eta Europar Batasunarekin elkarlanean aritzeko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari.

  • Eusko Legebiltzarra.

    Eusko Legebiltzarra. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Asilo-eskatzaileen premiei erantzuteko, Espainiako Gobernuarekin eta Europar Batasunarekin elkarlanean aritzeko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari. Halaber, migratzaileei gizarteratzen laguntzeko programak indartzeko eskatu dio Urkulluren gobernuari.

Legebiltzarrak azpimarratu du erakundeek eta gizarteak erantzun koordinatua eman behar dietela premiazko egoera humanitarioan dauden pertsona migratzaileei, udan argi ikusi baitzen Euskadira heltzen direnak Europako beste lurralde batzuetarako bidean dauden migratzaileak direla.

Gainera, 2020rako Herritarren, Kulturartekotasunaren eta Immigrazioaren eremuan jarduteko V. Plana garatzeko eskatu dio Jaurlaritzari.

Bestalde, dei egin dio Euskadin "adierazpen arrazista eta xenofoboak" erauzteko lanean jarraitzeko.

Emakume migratzaileak Euskadin, nagusi

Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordearen hitzetan, emakumeak nagusi dira Euskadira heltzen diren migratzaileen artean, familiak deituta eta eskulan sektoreak horrela eskatzen duelako. Bestalde, emakume horiek aldi berean beste emakume batzuei deitzen dietela, eta, ondorioz, familiak biltzen dituztela azaldu du sailburuordeak.

EAEko Etorkin Atzerritarrei buruzko Inkestaren datuak kontuan izanda, "emakume migratzaileek gizonek baino lan gehiago dute", Amilibiaren arabera, batez ere, zaintza lanetan ari direlako.

Ondorioz, emakume migratzaileei zuzendu behar zaizkie nagusiki arreta programak eta neurri publikoak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena