14:50

Politika

Gorena

Kartzelatik irtetea ukatu diete berriro prozesu katalanagatik espetxeratutako presoei

Agentziak | Erredakzioa

Auzitegi Gorenaren esanetan, "espetxeratuen ihes egiteko eta delitua errepikatzeko arriskua ez da neutralizatu".

  • Oriol Junqueras EFEren artxiboko argazki batean

    Oriol Junqueras EFEren artxiboko argazki batean

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Auzitegi Gorenak kartzelatik irtetea ukatu die berriro prozesu katalanagatik behin-behineko espetxealdian dauden bederatzi presoei; Oriol Junquerasi, besteak beste.

Presoen defentsek espetxealdiak familia inguruan duen eragina argudiatu dute berriro presoak aske uzteko, baina Auzitegi Goreneko Zigor Arloko Salaren argudioen arabera, "argudio horiek ez dituzte espetxean jarraitzeko arrazoiak itxuragabetzen".

Junquerasi ez ezik, Auzitegiaren erabakiak, Josep Rull, Jordi Turull, Joaquim Forn, Raul Romeva eta Dolors Bassa kontseilari ohiei eragiten die, alde batetik, eta Jordi Sanchez Kataluniako Asanblea Nazionaleko buru ohiari, Jordi Cuixart Omnium elkarteko presidenteari eta Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko Mahaiko presidente ohiari, bestetik.

Gorenaren argudioen arabera, auzipetuak espetxeratzeko bere unean hartutako kautelazko neurriek "ez zioten giro politiko jakin bati erantzuten", eta, beraz, presoen "espetxealdia ezin da testuinguru politiko ezberdinen menpe egon".

Dolors Bassa kontseilari ohiak "politika erabat utzi" duela eta "egungo giro politikoak Gobernu zentralaren eta Generalitatearen arteko elkarrizketarako joera" ikusita aske uzteko eskatu dio Auzitegiri, baina kontseilari ohiaren arrazoiak nahikoak ez direla argudiatu du Gorenak.

Defentsek familia giroa eta eragin pertsonala azpimarratu dituzte bederatzi presoen askatasuna eskatzeko; hala ere, Zigor Arloko Salaren esanetan, "espetxeratuen ihes egiteko eta delitua errepikatzeko arriskua ez da neutralizatu".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena