Politika
Biktimak
Agentziak | Erredakzioa
Arauan egingo dituzten aldaketen berri eman du astearte honetan Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen idazkari nagusiak.
Eusko Legebiltzarreko batzordea. Irudia: EiTB
Polizia gehiegikerien legearen aurkako helegitea kentzeko, Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak aldaketa batzuk adostu zituzten; horien artean, legearen babesean aurrera eramaten diren ekimenek “ezin izango dute, inola ere, zigor-arloko jurisdikzioak ebatzitakoa baztertu”.
Arauan egingo dituzten aldaketen berri eman du astearte honetan Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen idazkari nagusiak. Legea datozen asteetan eztabaidatu eta bozkatuko dute Eusko Legebiltzarrean.
Konstituzio-kontrakotasun helegitea kendu behar zuela iragarri zuen PSOEren Gobernuak abuztuaren 3an. PPren Exekutiboak aurkeztu zuen errekurtsoa bere garaian, arauak Justizia auzitegien eskumenak urratzen zituela iritzita.
Horregatik, helburua polizia gehiegikerien biktimen erreparazioa dela argi uzteko aldaketak adostu zituzten Jaurlaritzak eta PSOEren Exekutiboak. Horretarako, biktimak artatzeko “laguntza” ikuspuntu soilean sakondu dute bi exekutiboek, Justizia auzitegiei dagokien papera sekula jokatu gabe.
Botere judizialaren eskumenak urratzen ez dituela “behin betiko berresteko, berme juridiko eta konstituzionalak indartu” zituen gobernu arteko akordioak, Fernandezek gaur ziurtatu duenez. Hala ere, testu originalean aurreikusirik zegoela gogorarazi du idazkari nagusiak.
Era berean, “ohore, intimitatea eta datuak babesteko eskubideak babestera” zuzendu dituzte aldaketok, erantsi duenez. “Legeak beti izan duen zentzua berretsi eta argitzeko” asmoa zutela azaldu du Fernandezek: “biktimen aintzatespena eta erreparazioa”.
Giza Eskubideen idazkari nagusiak gaineratu duenez, Auzitegi Konstituzionalean eztabaidagai izan diren artikuluei bakarrik eragiten die erreformak. Horrela, aldaketokin sektore batzuen “zalantzak eta errezeloak” atzean utzi nahi dituzte. “Legeari asmo epaiketa bat egin diote, eta aldaketok gezurtatu dituzte”, ziurtatu du Fernandezek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa