19:10

Politika

Presoak

Iratxe Sorzabalen kontrako bi euroagindu onartu ditu Frantziako Justiziak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Hala ere, Frantzian ezarritako kartzela-zigorra bete arte ez dute Espainiaren esku utziko.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iratxe Sorzabalen aurka Auzitegi Nazionalak aurkeztutako hiru euroaginduetatik bi onartu ditu Frantziako Justiziak. Hala ere, Frantzian ezarritako espetxe-zigorra bete bitartean, ez dute Espainiaren esku utziko.

Parisko Apelazio Auzitegiak gaur eman dio Sorzabali hartutako erabakien berri. Auzitegi Gorenean helegitea jartzeko aukera izango du defentsak.

Parisko Auzitegiak zehaztu du ezarritako zigorra bete arte ez dutela Espainiaren esku utziko eta, ildo berean, gogora ekarri du beste epaiketa baten zain dagoela oraindik.

Sorzabal 2015eko irailean atxilotu zuten Ipar Euskal Herrian, David Plarekin batera. ETAko buruzagi izatea leporatu zieten biei eta epaiketa datozen hilabeteetan izango dela espero dute.

Bestalde, Parisko Auzitegiak ez du aintzat hartu Sorzabal torturatu egin zutela baieztatzen duen adituen txostena.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena