Politika
KATALUNIA
AGENTZIA | ERREDAKZIOA
Teresa Cunillera Espainiako Gobernuak Katalunian duen ordezkariak buruzagi independentistei indultua emateari buruz esandakoa babestu du Pedro Sanchezek, eta enpatia behar dela nabarmendu du.
Pedro Sanchez. Argazkia: EFE
Kataluniako auzian, elkarrizketa politikoaren bidez eta legearen barruan konponbidea aurki litekeela adierazi du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Kanadara egiten ari den bisitan, eta Quebec jarri du adibide moduan. "Legearen errespetutik elkarbizitza bermatzeko konponbide bat aurki daiteke", gaineratu du.
Justin Trudeau Kanadako lehen ministroarekin bildu ostean biek batera eskaini duten prentsaurrekoan, Kataluniako egoera politikoa izan du hizpide Pedro Sanchezek.
Kataluniako auzian enpatia falta dela azpimarratu du. "Urte askotan hitz potoloak izan dira, konfrontazioa eta zatiketa eragin dutena. Legezkotasuna aldarrikatu behar da, elkarrizketa", azaldu du.
Asteburuan, Teresa Cunillera Espainiako Gobernuak Katalunian duen ordezkaria buruzagi independentistei indultua ematearen alde agertu da, Auzitegi Gorenak zigortzen baditu eta ondoren indultua eskatzen badute. Pedro Sanchezek jarrera hori babestu du, baina Gobernuak ez duela "hipotesien" inguruan iritzirik ematen esan du.
Bestalde, Justin Trudeau Kanadako lehen ministroak ere eman du Kataluniako auziaz duen iritzia. "Espainiaren barne auzia da. Aurrera egin ahal izateko, bi gobernuen artean akordioa lortzeko gai izatea espero dut, betiere, zuzenbidezko estatua, legea eta adierazpen askatasuna errespetatuta", nabarmendu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa