17:37

Politika

Politika Orokorreko Bilkura

Egibarren 'okerra' zuzentzeko eskatu dio Elkarrekin Podemosek Urkulluri

Agentziak | Erredakzioa

“Garaiz zaudete, akordio transbertsal bat bultza ezazu jauna, zure alderditik, EAJtik, hasita”, eskatu dio Lander Martinez bozeramaileak lehendakariari.

2:10
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Joseba Egibar EAJko buruzagiak Estatutu berriarekin egindako “okerra” zuzentzeko eskatu dio Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko bozeramaileak Iñigo Urkullu lehendakariari.

“Garaiz zaudete, akordio transbertsal bat bultza ezazu jauna, zure alderditik, EAJtik, hasita”, eskatu dio Martinezek Urkulluri Politika Orokorreko Bilkuran, Eusko Legebiltzarrean.

Horrela, EAJren eta EH Bilduren artean adostutako Estatutu berriko oinarrien zirriborroari erreferentzia egin dio Elkarrekin Podemoseko bozeramaileak.

Gizarte mailan aurreratua den eta Euskadi nazio gisa aitortuko duen Estatutu berri bat posible dela erantsi du Martinezek, legezkoa eta “nortasunean barneratzailea”.

Argitasun itun batean aurrerapausoak ematea posible da, beharrezkoa izatekotan, inolako haustura sozialik gabe lurraldean erabakitzeko bide demokratikoak jartzeko. Aldebiko bide legal eta adostu bat”, azpimarratu du.

 

"Horrela jarraitzen baldin baduzue Estatutu berriak eskubide historikoak blindatuko ditu, bai, baina Iberdrola, Petronor eta Kutxabankenak"

 

Espainiako Estatuak bere izaera plurinazionala onartu behar duela uste du Lander Martinezek.

Baina “beste batzuei Espainiako Estatuaren plurinazionaltasuna aitortzeko eskatzeaz gain, zuek ere Euskadiren aniztasuna onartu behar duzue”, esan dio lehendakariari.

Tribunan “gozokizko Euskadi bat irudikatzea” leporatu dio Elkarrekin Podemoseko buruzagiak lehendakariari; izan ere, “dozena erdi alkate jeltzale eta Osasun Saileko goi-kargudun gutxi batzuk ustelkeriagatik zigortu dituztela inork ez luke esango”, Marguello  auziari erreferentzia eginez, baita De Miguel auziari ere, “non EAJko 26 kargudun inputaturik daude”.

“Autokonplazentzian erortzea nahiago izan duzue, gaitasun eza onartu baino”, nabarmendu du.

“Horrela jarraitzen baldin baduzue Estatutu berriak eskubide historikoak blindatuko ditu, bai, baina Iberdrola, Petronor eta Kutxabankenak”, ohartarazi du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena