16:47

Politika

Politika Orokorreko Bilkura

Alonso: 'Sanchezi emandako babesari prezio politikoa jarri dio Urkulluk'

Agentziak | Erredakzioa

Lehendakaria “historiaren faltsukeria eta desitxuratze mordoan” lagundu dela kritikatu du EAEko PPren presidenteak. Gernikako Estatutua bete ez denik eta 37 eskumen transferitzeke daudenik ukatu du.

4:03
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mariano Rajoyren aurkako zentsura-mozioan EAJk emandako babesaren truke Pedro Sanchezen Gobernuari “prezio politikoa” eskatu dio gaur Iñigo Urkullu lehendakariak, Alfonso Alonso Euskadiko PPren presidenteak ohartarazi duenez. EAEko Exekutiboari “bi urte zail” iragarri dizkio Alonsok.

Politiko Orokorreko Bilkuran, Eusko Legebiltzarreko talde politikoen txandari hasiera eman dio Alonsok, Urkulluk goizean hitza hartu ondoren.

Urkulluk aldarrikatutako estatus berria errefusatu du PPko agintariak. Alonsoren hitzetan, bere hitzaldiaren helburua “zentsura-mozioko babesaren truke Pedro Sanchezi prezio politiko bat eskatzea” zela argi utzi du lehendakariak.

“Espainiaren buru demokraziako gobernurik ahulena jarri duzue, eta orain eskakizunak bete edo ondorioei eusteko esaten diezue. Ni PSOEren lekuan tentuz ibiliko nintzateke. EAJren akordioak astebete iraun zigun guri”, adierazi du.

 

"Autodeterminazio eskubideari uko egiteko prest al zaude?"

 

Urkullu “historiaren faltsukeria eta desitxuratze mordoan” lagundu dela kritikatu du EAEko PPren presidenteak. Gernikako Estatutua bete ez denik eta 37 eskumen transferitzeke daudenik ukatu du. Bultzatzen ari den bidea “aldebakartasunera, hordagora eta mehatxura daramala” ohartarazi dio lehendakariari.

“Amets bat baino ez den etorkizun posible bat marraztuz”, herritarrak “ez nahasteko” eskatu dio Alonsok Urkulluri. “Konstituzionalki eta legalki Espainiako herria beste subjektu burujaberik ez dago”, defendatu du.

“EAJri berba handia” geratzen zaionean, lehendakariak leialtasuna eskatu izana kritikatu du Alonsok. EAJren eta EH Bilduren artean adostutako Estatutu berriaren proposamena “zuzentzeko eta pauso bat atzera emateko” eskatu dio Urkulluri.

“Autodeterminazio eskubideari uko egiteko prest al zaude? Baita gaitze-kontsulta deitzen diozuen errefendumari ere?”, galdetu dio Alonsok. “Bidegabekeria hau desegiteko” Eusko Legebiltzarrean ekimena aurkeztuko dutela iragarri du PPko ordezkariak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena