Politika
Diputatuen Kongresua
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Talde sozialistak zuzenketa bat aurkeztu du Kongresuan, Egonkortasun Legea premiaz erreformatzeko eta, ondorioz, Senatuak Espainiako Gobernuaren defizit muga berriari betoa jartzea saihestuko du.
Pedro Sanchez Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE
Indarkeria matxistaren kontrako premiazko neurriei buruzko Botere Judizialaren Lege Organikoaren proiektuaren tramitazioaren baitan, PSOEk Egonkortasun Legea erreformatzeko zuzenketa bat aurkeztu du, bi kontu ezberdin badira ere.
Auzitegi Konstituzionalaren arabera, posible da Egonkortasun Legea bezalako lege organiko bat beste lege organiko baten bidez aldatzea.
Gauzak horrela, talde sozialistak aukera hori baliatu du gaur Kongresuan, Egonkortasun Legea bide azkarretik erreformatzea eskatu eta Alderdi Popularrak Senatuan ezarri duen blokeo egoera gainditzeko lehen urratsa emateko.
Horrenbestez, Senatuak Espainiako Gobernuak proposatutako defizit muga berriaren kontra bozkatu arren, proposamen hori Kongresura itzuliko da eta Beheko Ganberan gehiengo sinplearen babesa lortzearekin nahiko izango du aurrera egiteko.
Alderdi Popularrak eta Ciudadanosek gehiengoa dute Kongresuko Mahaian, eta litekeena da Egonkortasun Legearen erreforma atzera botatzea. Alabaina, gaurko mugimenduarekin PSOEk ez du zertan organo horretatik igaro beharko erreforma gauzatzeko, indarkeria matxistaren kontrako neurrien lege organikoaren baitan aldatuko baitu Egonkortasun Legea.
PSOE eta Espainiako Gobernua ziur daude Unidos Podemosek eta Kongresuko gainerako taldeek alternatiba hori babestuko dutela, Senatuak gastu mugari ezarritako betoaren kontra baitaude.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa