Politika
Epaiketa, etenda
Agentziak | Erredakzioa
Fiskaltza “alde guztiak aseko dituen” akordio bat bilatzen ari denik ez du uste koalizio moreak. PPren hitzetan, auzian “konponketa batera heltzea ez luke inork ulertuko”.
Amaya Fernandez Euskadiko PPren idazkari nagusia. Argazkia: EFE
De Miguel auzian, Fiskaltza “alde guztiak aseko dituen” akordio baten bila ari denik ez du uste Andeka Larrea Podemos Euskadiko bozeramaileak. Bestalde, auzi horretan “konponketa batera heltzea ez luke inork ulertuko”, adierazi du Amaya Fernandez Euskadiko PPren idazkari nagusiak.
Azken egunetan Marguello eta Karrantzako minda lantegietako auzien epaiak argitara eman dituztela gogorarazi du Larreak prentsaurrekoan, Bilbon. Gainera, De Miguel auziko akusatuak Fiskaltzarekin akordio bat negoziatzen ari dira, zenbait delitu onartuta. Era berean, Osakidetzako lan eskaintzaren ustezko irregulartasunak eta Alonsotegi, Bakio, Zierbena edo Erandioko alkate eta zinegotziei eragiten dieten sententziak zerrendatu ditu koalizioko bozeramaileak.
“Ustel-usaina Danimarkan”, adierazi du Larreak Shakespeare aipatuz. EAJko kargudunei eragiten dieten itzal eta ustelkeria auziengatik Euskadin dagoen “kirats nazkagarria” salatu du Podemoseko ordezkariak.
De Miguel auziari dagokionez, Ministerio Publikoari gardentasunez jarduteko eskatu dio Larreak, ustezko ustelkeria sarearen jokabidea argi geratzeko eta “guztien ongia” bilatuko duen akordio bat lortzeko, ez bakarrik auziko “alde bati mesede egiteko”.
“EAJren ustelkeria politiko auzirik handiena da”, gogorarazi du Fernandezek prentsaurrekoan, Bilbon. Auzian “seriotasuna” eta “zorroztasuna” eskatu du PPko idazkari nagusiak.
Fernandezen ahotan, “azkenean, hau konponketa batekin bukatzea ez lukete euskal herritarrek ulertuko”.
“Azken zentimoa ere"
Fiskaltzaren eta defentsen arteko akordio posibleetan akusatuek onartu dezaketen kalteko “azken zentimo ere” diru-kutxa publikora itzultzea eskatuko du Eusko Jaurlaritzak.
Auziaren aurrean “oso zuhur” mintzatu da Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramailea. Exekutiboa auzian pertsonatu dela gogorarazi du. Jaurlaritzaren ordezkari judiziala epaiketa aldi baterako etetearen aurka azaldu ez zela onartu du bozeramaileak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa