15:22

Politika

Memoria historikoa

Franco hobitik ateratzea 'positiboa' dela uste du NBEko errelatoreak

Agentziak | Erredakzioa

Biktima guztien “erreparazio integrala” egiteko beharra aipatu du Fabian Salvioli egia, erreparazio eta errepikatuko ez denaren bermerako errelatore bereziak.

  • Fabian Salvioli Nazio Batuen Erakundeko errelatore berezia Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE

    Fabian Salvioli Nazio Batuen Erakundeko errelatore berezia Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Francisco Franco diktadorea Erorien Haranetik ateratzeko erabakia “positibotzat” jo du Fabian Salvioli Nazio Batuen Erakundeko egia, erreparazio eta errepikatuko ez denaren bermerako errelatore bereziak, baina diktadurako biktimen defentsan pauso gehiago emateko eskatu dio Pedro Sanchezen Gobernuari.

Diputatuen Kongresuko ateetan adierazpenak egin ditu errelatoreak. Unidos Podemos, Esquerra Repulicana (ERC), EAJ, Comopromis eta EH Bilduko talde parlamentarioek lagundu dute.

Salvioliren esanetan, diktadorearen gorpua hobitik ateratzeko erabakia "pauso positiboa" da. Pablo de Greiff aurreko errelatore kolonbiarrak diktadorea hobitik ateratzeko pausoak eman behar zirela esan zuen, 2014an, Espainiara etorri zenean, Erorien Haraneko monumentuak frankismoaren biktimentzat duen esangura "iraintzailearekin" amaitzeko.

"Ez dago arduradunak zigortzeko inolako eragozpenik"

Salvioliren hitzetan, Espainiako Gobernuak emandako pauso horri beste materia batzuetan egin beharreko aurrerapausoak eman behar dituzte. Esaterako, biktima guztiei "ordain osoa" ematea; beste herri batzuetan aurkeztu dituzten kereilak "ez oztopatzea"; edota, diktaduran izandako giza eskubideen aurkako bortxaketen arduradunak epaitzea ala estraditatzea.

"Nazioarte mailako zuzenbidean zein Espainiako zuzenbidean ere, ez dago arduradunak zigortzeko inolako eragozpenik", esan du NBEko errelatoreak Espainiako Diputatuen Kongresuko Memoria Historikoaren taldearekin bilera egin aurretik.

Salviolik, halaber, diktaduran zein Espainiako Gerra Zibilean izandako krimenen inpunitatearen  inguruko hitzaldia emango du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena