Politika
Sestaoko ontziola
Agentziak | Erredakzioa
Koalizio moreko kideak langileen ordezkariekin bildu dira babesa adierazteko eta alderdiak auzia konpontzeko duen proposamena azaltzeko.
Podemoseko ordezkariak kazetariei adierazpenak egiten. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Naval Sestaoko ontziolaren "kontrol publikoa" hartzeko eskatu diote gaur Unidos Podemos eta Podemos Euskadi koalizioetako kideek erakundeei. Koalizio moreko bi ordezkari enpresa batzordeko kideekin bildu dira goizean, langileei babesa erakusteaz gain, alderdiak arazoa konpontzeko dituen proposamenak azaldu dizkiete.
Hedabideen aurrean bilera egin baino lehen egindako adierazpenetan, Jose Ramon Becerra Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideak esan du ontziola "bideragarria eta lehiakorra" dela, eta hortaz, "aukera bat" merezi duela.
"Aukera hori Eusko Jaurlaritzak eta gainerako erakundeek eman behar diote. Jaurlaritzak, Gobernu zentralak edota Bizkaiko Foru Aldundiak ontziolaren kontrol publikoa hartu behar dute", nabarmendu du.
Naval hartzekodunen konkurtsoan dago 2017ko abuztutik. Auzia konpontzeko bi proposamen egin ditu Podemosek. Batetik, erakundeek, enpresak eta langileek osatutako "hiruko mahai bat osatzea", eta bestetik, "erakundeek ontziolaren kontrol publikoa hartzea".
Becerrak gogorarazi duenez, Espainiako Gobernua Navantiaren akziodun nagusia da eta, "baliteke hortik etortzea konponbidea".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa