14:51

Politika

EAE-ko Aurrekontuak

Urizarrek 'maila nazionaleko' ituna eskatu dio EAJri aurrekontuak babesteko

agentziak | erredakzioa

EAren buruzagiak berretsi du erabakitzeko eskubidea eta Euskal Herria subjektu politiko gisa aitortzea "ukaezinak" direla.

  • Pello Urizar EAren idazkari nagusi eta EH Bilduren legebiltzarkidea. Argazkia: efe

    Pello Urizar EAren idazkari nagusi eta EH Bilduren legebiltzarkidea. Argazkia: efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pello Urizar EAren idazkari nagusi eta EH Bilduren legebiltzarkideak "nazio mailako" itun politikoa eskatu dio EAJri koalizioak 2019ko Aurrekontuei babesa eman eta legegintzaldi edo gobernu akordioak egin ahal izateko.

Urizarrek EAren ekitaldi batean parte hartu du Gasteizen, eta EH Bilduk EAJrekin batera osatzen duen gehiengo osoa aprobetxatzeko eta estatututa aldatzeko prestutasuna erakutsi du, horrela "Espainiako Estatuarekin berdintasunean jokatzeko".

EAren buruzagiarentzat, Eusko Legebiltzarrean eztabaidatzen ari diren estatutuaren erreformak "eskumen guztiak" eman behar ditu "eskubide politiko, ekonomiko, sozial, linguistiko eta kultural guztiak bermatzeko".

Urizarren esanetan, "beharrezkoa da eremu juridiko eta politiko berria osatzea", Euskal Herriaren etorkizuna "ez dadin Madrilgo agintarien borondatearen edo auzitegi espainiarren esku egun".

Urizarrek gogorarazi du Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan badagoela helburu hori lortzeko "gehiengo nahikoa". "Herri mailako ituna proposatzen dugu, hurrengo hamarkadetarako eremu politiko eta juridiko berria ezartzea ahalbidetuko duena", gaineratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena