Politika
Katalunia
agentziak | erredakzioa
PPri eta Ciudadanosi oposiziotik Gobernuari eraso egiteko "metodo ez oso demokratikoak" erabiltzea leporatu die.
Lopez eta Celaa, gaur. Argazkia: Efe
Isabel Celaa Espainiako Gobernuaren bozeramaile eta Hezkuntza ministroak esan du "zerbait mugitzen" ari dela Kataluniako independentisten artean Pedro Sanchezen Gobernuari esker. Era berean, azpimarratu du "mobilizazioak eta judizializazioak" ez dutela "arazoa" konponduko, "politikatik" bilatu behar delako irtenbidea, eta "urratsak" egin omen dituzte "norabide horretan".
Celaak PSE-EEren ekitaldi politiko batean parte hartu du Txurdinagan, Bilbon, Idoia Mendia idazkari nagusiarekin batera, eta PPri eta Ciudadanosi leporatu die "metodo ez oso demokratikoak" erabiltzea oposizioa egiteko.
Ministroak Espainiako Gobernuak orain arte egindako lana txalotu du, eta Mariano Rajoyren aurreko Gobernuaren "hibernazio egoera"rekin alderatu du.
Espainiako Gobernuaren eledunak esan du Pedro Sanchez "indartsu eta irmo" dagoela "Kataluniarekin elkarrizketa" izateko lanean, zeren "mobilizazioak eta nazionalismo zaharkituaren diskurtso erromantikoek ez dute Katalunia gatazka politikotik aterako".
Haren esanetan, Gobernu sozialistak Generalitatearekin hitz egin behar du, Kataluniaren ordezkari den heinean, baina mezua "Kataluniako gizarte osoarentzat da".
"Zerbait mugitzen ari da beste aldean. Zerbait mugitzen ari da zeren Gobernu honek, bere jarrerarekin, kontraesanak sortzen baititu independentismoan, eta subiranista erradikalenen artean. Dagoeneko ez da herri zapaldua, eta Espainiako Gobernua ez dago denbora guztian auzitegietara jotzen", azaldu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa