13:40

Politika

Polemika

Pedro Sanchezen tesia irakurgai dago Teseoren datu-basean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Camilo Jose Cela Unibertsitatean aurkeztutako doktoretza tesia zegokion epaimahaiaren aurrean defendatu eta bikain cum laudea jaso zuen Sanchezek.

1:21
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen doktoretza tesia Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren Teseo datu-basean argitaratu dute gaur.

Oposizioak eta hainbat komunikabidek tesiaren inguruan eragindako zalantzak argitze aldera, atzo bertan baimendu zuen Sanchezek doktoretza lan hori aipatu datu-basera igotzea.

"Espainiako Diplomazia Ekonomikoaren Berrikuntzak: sektore publikoaren analisia (2000-2012)" izenburua dauka Camilo Jose Cela Unibertsitatean aurkeztutako lanak, eta zegokion epaimahaiaren aurrean defendatu eta bikain cum laudea jaso zuen Sanchezek tesi horregatik.

Hain zuzen ere, Espainiako sektore publikoaren maila ezberdinek diplomazia ekonomikoan zuzendu dituzten berrikuntzak ditu ardatz lan horrek, Teseoren laburpenak azaldu duenez.

Horretarako, diplomazia ekonomikoa zer den definitzen du tesiaren hasieran. Aurrerago, nazioarteko ekonomia gaiekin lotuta, udaletxeetan eta eskualdeetan eman dituzten aurrerapausoak ikertzen ditu Snchezek.

Halaber, lan horretan hainbat adibide jasotzen ditu, Espainiako sektore publikoak ekonomia nazioartekotzeko eta enpresak babesteko hartutako konpromisoa erakusteko.

Plagioen kontrako azterketak gainditu ditu tesiak

Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak 2012an egindako doktoretza tesiak plagioen kontrako bi programen azterketa gainditu du, Exekutibo zentralaren esanetan. Bi software horien arabera, tesia originala da.

Turnitin eta Plagscan softwareek lanari egin dioten azterketen emaitzak kaleratu ditu Moncloak gaur goizean, tesia oso-osorik interneten eskuragarri jarri behar duen egun berean. Ikerketa lanen plagioak atzematen zabal erabiltzen dira bi programok: Turnitin Oxfordeko Unibertsitatean erabiltzen dute, eta PlagScan erreferentzia da Europan.  Lehenengoak originala ez den edukia % 13koa dela zehaztu du; bigarrenak, % 0,96koa. Espainiako Gobernuaren arabera, portzentaiok "normalak" dira, eta bateragarriak dira halako lan batek eduki behar dituen aipu eta erreferentziekin. Izan ere, software horiek ezin dituzte erreferentziak kopiatutako edukitik bereizi.

TESIS PEDRO SANCHEZ EFE

Espainiako presidentearen tesiaren liburukiaren azala. Argazkia: EFE

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena