Politika
Dimisioa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
"102 egun daramatzat presidente karguan, eta atzokoa egun zaila izan zen arlo pertsonalean, lan bikaina egiten ari zen eta lagun nuen ministro bat galdu nuelako", azpimarratu du Sanchezek.
Pedro Sánchez. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez Espainiako presidenteak esan du "lagun" bat galdu duela, Carmen Monton Osasun ministroaren dimisioarekin, eta nabarmendu du Espainiako Gobernuak "eredugarritasunaren bidea" aukeratu zuela, baina beste batzuei "kostatu egiten zaiela", PP zeharka aipatuz.
"102 egun daramatzat presidente karguan, eta atzokoa egun zaila izan zen arlo pertsonalean, lan bikaina egiten ari zen eta lagun nuen ministro bat galdu nuelako", azpimarratu du Sanchezek, Albert Rivera Ciudadanoseko buruak Gobernuaren kontrolerako saioan egindako galderaren harira.
Sozialistek ardura politikoak onartzen dituztela eta atzo Montonek ere halaxe egin zuela gaineratu du. Hain zuzen, erantzukizun hori bere gain hartzea, zentsura mozioan aldaketa politikoaren alde bozkatzea ere bada, horren hitzetan.
"Ciudadanosen esku balego, Mariano Rajoy Moncloan egongo litzateke oraindik ere", adierazi du Riverari.
Riverak, bere aldetik, Ciudadanosek gardentasun unibertsalari buruz egindako legez besteko proposamena atzera botatzeagatik kritikatu du Espainiako Gobernua, "oraingoz Sanchezek errefusatu duen bakarra delako".
Hain justu, Riveraren iritzian, Montonen afera eta antzekoak saihesteko proposamena zen aipatutakoa, "kopiatzeagatik eta tranpak egiteagatik" dimititu zuela argudiatuta, "Cristina Cifuentes Madrilgo presidente ohiarekin gertatu zen bezala". Halaber, Pablo Casadori buruzko ikerketa bat ere abian dela azaldu du.
Bukatzeko, "zalantzak argitze aldera", Camilo Jose Cela Unibertsitatean egindako tesia erakusteko eskatu dio Pedro Sanchezi.
Horregatik, hitz egin aurretik informazioa biltzeko eskatu dio Riverari, "galderak ez dituelako aldez aurretik prestatzen" eta, ondorioz, "lokazti" bihurtu duelako gaurko saioa.
Kongresuko korridoreetan egindako adierazpenetan, Jose Manuel Villegas Ciudadanoseko idazkari nagusiak ziurtatu du Pedro Sanchezek gezurra esan duela, tesia ez delako publikoa. "Pertsona jakin batzuek soilik dute sarbidea, doktoretza tesien datu basearen bidez", adierazi du.
Rivera gai-zerrendako galderara mugatzera behartu behar zuen Pastorrek, Espainiako Gobernuaren ustez
Eztabaidak hartu duen itxura ikusita, Pastorrek hitza hartu behar izan du "malgutasuna eta adierazpen askatasuna egon arren, gai-zerrenda errespetatu behar da", esateko.
Alabaina, Espainiako Gobernuaren ustez, Pastorren lana zen Sanchezi ohartaraztea ez ziola Riveraren galderari zertan erantzun.
Kongresuko Presidentetzako iturriek, berriz, ziurtatu dute Gobernuko ordezkari guztiek jakin badakitela gai-zerrendako galderari soilik erantzun behar diotela, eta Pastorrek horixe jakinarazi diola Sanchezi.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa