13:56

Politika

Kataluniako Diada

Diada 'jendetsu, baketsu, demokratiko eta herritarra' deitu du Torrentek

Agentziak | Erredakzioa

Kataluniako Parlamentuko presidenteak biharko manifestazio independentistan parte hartuko duela esan du. EH Bildu, EAJ eta Gure Esku Dago Diadan izango dira.

  • Diada Bartzelonan. Argazkia: EFE.

    Diada Bartzelonan. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidenteak Diada "jendetsua, baketsua, demokratikoa eta herritarra" deitu du biharko, astearterako, eta independentismoak "gehiago izateko" eta  "sentsibilitate gehiago batzeko" lan egin behar duela gaineratu du.

Espetxean zein kalean dauden agintari independentistek mobilizazioaren aldeko agiri bat argitaratu zuten atzo, igandean, irailaren 11n "askatasuna, justizia, demokrazia eta Kataluniako Errepublika" aldarrikatzeko. Ildo horretan, sindikatuen, patronalaren eta hirugarren sektoreko entitateen inplikazioa eskatu dute.

Torrentek RNE-Radio4 irrati katean adierazi duenez, batez ere parte-hartze "jendetsua" izatea espero du. Bestalde, biharko manifestazio independentistan parte hartuko duela esan du.

Diada eguneko ekitaldien harira Cs, PSC eta PP alderdiek "sektarismoa" salatzeko egindako kritiken inguruan, Torrentek normaltzat jo du "herri bateko jai nagusian, kulturaz eta folkloreaz gain, herritarrei gehien interesatzen zaizkien gaiak mahai gainean jartzeko aukera izatea"; esaterako, "oinarrizko eskubideen murrizketak piztutako ardura", esan du Torrentek.

Iaz baino parte-hartzaile gehiago

Dagoeneko 400.000 pertsonak eman dute izena Assemblea Nacional Catalana (ANC) eta Omnium Cultural erakundeek irailaren 11rako antolatu duten Kataluniako Diada eguneko manifestazioan parte hartzeko.

Aurreko urteetan baino gehiago eman dute izena, eta ibilgailu gehiago kontratatu dira Kataluniako eskualde guztietatik Bartzelonara joateko. 1.300 dira dagoeneko.

EH Bildu, EAJ eta Gure Esku Dago Diadan egongo dira

EH Bilduren ordezkaritzaren burua, Arnaldo Otegi, Bartzelonan dago jada, Diada eguneko ekitaldietan parte hartzeko eta Kataluniako ordezkari politiko eta instituzionalekin biltzeko.

Otegirekin batera, Maddalen Iriarte eta Bakartxo Ruiz daude, EH Bilduk jakinarazi duenez.

EH Bilduren ordezkaritzak gaur gaueko ekitaldietan parte hartuko du, eta bihar ohiko lore-eskaintzan izango da, Rafael Casanovaren omenezko oroitarrian.

Bestalde, Andoni Ortuzar, EAJren ordezkari gisa, Josep Rull, Jordi Turull eta Joaquim Forn kontseilari ohiekin bilduko da bihar, Lledonersko espetxean.

Gure Esku Dagoren ordezkaritza bat ere dago Katalunian. Assemblea Nacional Catalana eta Omnium Cultural elkarteetako kideekin bildu dira egunotan, eta Bartzelonan izango dira bihar (asteartea), Diadako ekitaldietan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena