Politika
2019KO AURREKONTUAK
AGENTZIA | ERREDAKZIOA
Alderdi moreak salatu duenez, PSE-EEk Eusko Jaurlaritzan duen zeregina 'ezdeusa' da, 'politika sozialetan eraginik gabea'.
Andeka Larrea. ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.
Podemos Euskadik ohartarazi duenez, Elkarrekin Podemosek ez ditu 2019rako Eusko Jaurlaritzako Aurrekontuan babestuko, "180 graduko bira sozial bat" gertatu ezean. Gainera, PSE-EEk Iñigo Urkulluren Gobernuan duen zeregina "ezdeusa" dela, "gizarte politiketan eraginik gabea" kritikatu du.
Andeka Larrea Podemos Euskadiko Komunikazio arduradunak Bilbon eskaini duen prentsaurrekoan, Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiak PSOEren Gobernuarekin lorturiko akordioa defendatu du. Haren esanetan, neurri horiei esker "emakumeen, pentsiodunen eta autonomoen bizitza hobetuko da"; are gehiago, Euskadirentzat ere akordio ona dela uste du, herritarrak hartzen baititu kontuan, "ez zementuaren agenda edo alderdi jakin baten interesak".
Larrearen hitzetan, alderdi moreak jendearentzat negoziatzen du, eta "ahal dena" egingo du 2019ko Estatuko Aurrekontuetan.
"Estatuan gertatzen denaren kontra", Euskadin gainerako ezkerreko indar politikoek beren "garrantzirik eza eta (EAJrekiko) mendekotasuna" onartu dutela salatu du Larreak. "Batzuek biziraun egin nahi dute eta beste batzuek, ordea, nazio eraikuntza lehenesten dute eraikuntza sozialaren aurrean", nabarmendu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa