20:52

Politika

Diada

ANC Euskal Herriak elkarretaratzeak egin ditu Diadari babesa emateko

agentziak | erredakzioa

ANC Euskal Herriak "urriaren 1eko agindua berresteko" eskatu dio Torraren Generalitateari, Iruñean, Donostian, Gasteizen eta Bilbon egindako kontzentrazioetan.

  • ANCk Iruñean egindako elkarretaratzea. Argazkia: EiTB

    ANCk Iruñean egindako elkarretaratzea. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kataluniako Asanblada Nazionalaren (ANC) Euskal Herriko sektoreak elkarretaratzeak egin ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan Diada (Kataluniaren Egun Nazionala) ospatzeko eta Generalitateari "urriaren 1eko agindua" berretsi dezan eskatzeko.

Mobilizazioak 19:00etan izan dira Iruñeko eta Donostiako udaletxeen aurrean, eta Gasteizko Ama Zuriaren eta Bilboko Arriaga plazetan.

Parte-hartzaileek, esteladak eta ikurrinak eskuetan, babesa eman diote Kataluniako Errepublikari, preso politikoen askatasuna aldarrikatzearekin batera.

Bilboren kasuan, lazo horiz bete dituzte Arriaga Antzokiaren inguruak, eta "helburua independentzia" dela azpimarratu dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena