11:41

Politika

Altsasu

Hurbiltzearekin pozik daude Altsasuko gurasoak, baina semeen askatasuna eskatu dute

eitb.eus

Azken gerturatzeen balorazio positiboa egin dute gurasoek, baina garbi adierazi dute Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren gazteak "etxean" eta "aske" egon behar direla.

1:29
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Altsasuko gazteak Euskal Herriko kartzeletara lekualdatzearen balorazio ona egin dute gurasoek, eta behin behineko presoaldia bukatzea eskatu dute.

Altsasuko auzian preso sartutako guztiak Euskal Herriko kartzeletan dira jada, Zaballan (Araba) eta Iruñean hain zuzen ere.

Gurasoak pozik agertu dira semeak Euskal Herrian egoteagatik, baina "oso garbi" adierazi dute "etxean" eta "aske" egon behar direla.

Zentzu horretan, "hemendik aurrera gure indarra eta ahaleginak gure semeen askatasuna lortzearen alde" jarriko dituztela esan dute. Izan ere, "presoaldi prebentiboa kautelazko neurriaren erabilera maltzurra da, beste zigor bat gehitzen" delako.

Altsasuko gazteak behin behinean kartzelan mantentzeak proportzionaltasunik ez duela uste dute gurasoek.

"Preso mantentzeak, epai prozesuak bere bidea egiten duen bitartean, epai irmorik gabe, eta Jokin, Adur eta Oihan beren espetxe-zigor erdia gutxienez behin-behineko presoaldian egotearen aldeko fiskaltzaren abiadura ikusita, prozesu honen alde mendekaria erakusten du", esan dute.

Altsasuko gurasoentzat, semeak lau hilabetez (Iñaki, Aratz, Julen eta Jonanen kasuak) eta urtebete eta bederatzi hilabetez (Oihan, Jokin eta Adur) Euskal Herritik kanpoko espetxeetan egotea "errealitate mingarri, arriskutsu eta izugarria" izan da, "duela urte askotik Euskal Herriko beste familia askok" ere pairatzen dutena. Urruntzearen "zigor gehigarria" desagertzea eskatu dute.

Modu berean, "Euskal Herritik, Kataluniatik eta penintsulako beste herrietatik jasotako elkartasuna" eskertu dute. "Harrotuta gaude guri besarkada emateko hurbiltzen diren lagun guztiekin, mobilizazioetan parte hartzen dutela eta gurekin daudela eta bukaera arte egongo direla gogorarazteko", adierazi dute.

Indarra mantentzeko eta borrokan jarraitzeko dei egin dute, eta "agian" beste mobilizazio bat egingo dutela iragarri dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena