Politika
Monarkia
Agentzia | Erredakzioa
AVEa Mecari kontratatzean ustezko ustelkeria kasua ikusi du, baina, kasu honetan ere, erregea ezin bortxatuzkoa zela nabarmendu du.
Juan Carlos erregea eta Corinna. Artxiboko irudia: EiTB
Albisteak (4)
Fiskaltzak ez du deliturik ikusi Corinna zu Sayn-Wittgenstein Juan Carlos I. erregearen lagunak Jose Villarejo komisario ohiarekin izandako elkarrizketan ezagutzera eman zituen gertaeretan, AVEa Mecari kontratatzeko ustezko ustelkeria kasu bat izan ezik, baina, kasu honetan ere, erregea ezin bortxatuzkoa zela nabarmendu du.
Ohar batean, Fiskaltzak adierazi du Tandem auziko epaileari Carol izeneko pieza artxibatzea eskatu diola hizketaldi horri buruz. Halere, obra horiek kontratatzeko ordaindutako balizko komisioetan delitu zantzuak ikusi ditu, eta aparteko kausa batean ikertu behar direla uste du, Villarejori egiten ari zaizkien ikerketarekin zerikusirik ez duelako.
Hizketaldian, Corinnak dio Marokon lursail bat bere izenean dagoela, baina erregearena dela; baita Suitzan Juan Carlos I.ak dituen kontuez eta AVEk Saudi Arabian duen kontratuaz ere hitz egin du; 2011ko urrian esleitu zuten.
Lursailari eta kontuei dagokienez, Fiskaltzak ez du uste zigor ikerketarik irekitzeko nahikoa zantzurik dagoenik, eta, izatekotan, Zerga-Agentziak ikertu lezakeela, baina trenaren obra ordaintzeko legez kanpoko komisioen inguruko adierazpenak "zehatzagoak" direla uste du.
Hala ere, erregearen "balizko esku-hartzeak" gertaera hauetan "oso ahulak dira, pertsona batek (Corinnak) egin duen erreferentzian oinarritzen direlako, eta ez da ez zuzenean ez zeharka ordainketetan azaltzen, ezta horren berri nola izan duen azaldu ere".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa