Politika
Kongresuko mahaia
Agentziak | Erredakzioa
Unidos Podemosen eskakizuna atzera bota dute hiru taldeek. Kongresuak Corinna zu Sayn-Wittgensteinen adierazpenak aztertzeko ikerketa batzorde bat sortzeko aukera eztabaidatzea nahi zuen koalizioak.
Corinna zu Sayn-Wittgenstein eta Juan Carlos erregea. Artxiboko irudia: Agentziak
Diputatuen Kongresuak Corinna zu Sayn-Wittgensteinen adierazpenak aztertzeko ikerketa batzorde bat sortzeko aukera eztabaidatzea nahi zuen Unidos Podemosek, baina Ganberako Mahaiak eskakizuna atzera bota du gaur, PP, PSOE eta Ciudadanosen botoekin.
Parlamentuko iturriek jakitera eman dutenez, PPk, PSOEk eta Ciudadanosek ikerketa batzordea sortzea errefusatu dute Kongresuko Mahairen bileran. Corinna zu Sayn-Wittgenstein errege emerituaren lagunak grabazio batzuetan adierazi zuenez, Juan Carlos I.ak Suitzan kontuak ditu eta bera izen-mailegatzaile bezala erabili zuen, El Español eta OK Diario egunkariek argitaratu zutenez.
Ione Belarra Unidos Podemosen bozeramailearen ondokoak kritikatu duenez, PPk, PSOEk eta Ciudadanosek errege emerituaren “finantzak ikertzeko saiakera geldiarazteko bat egin izana iruzur demokratiko hutsa da”. Belarraren hitzetan, “Juan Carlos I.ak zerga-ihesa egin duenaren susmoak bistakoak dira”.
“Gure herrian ezin da isiltasun lege gehiagorik izan”, esan du Belarrak. Errege emeritua “iruzurgilea, Mekara arte eraiki beharreko abiadura handiko trenaren kontratuagatik dirua jaso eta Gurtel sarearekin izen-mailegatzailea partekatu ote zuen jakiteko eskubidea dute” herritarrek, erantsi duenez.
Horregatik, erabakia “berriz aztertzeko” eskatuko dio koalizio moreak Mahaiari idatzi batean, Belarrak aurreratu duenez. Zentzu horretan, PSOEri eta Ciudadanosi atzera egiteko eskatu die, “Unidos Podemosekin batera lan egiteko”.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa