10:00

Politika

LLARENA AUZIA

Bruselako epaitegiak irailaren 25era atzeratu du Llarena auziko aurretiazko saioa

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Hurrengo hitzordua areto berean eta ordu berean izatea ebatzi du Bruselako auzitegi frankofonoak. Llarenaren defentsak, ostera, hiru epailez osatutako gela izatea eskatu du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bruselako auzitegi zibil frankofono batek irailaren 25era arte atzeratu du Carles Puigdemontek eta haren kontseilari ohi batzuek Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epailearen aurka jarritako auziko aurretiazko saioa.

Hurrengo hitzordua areto berean eta ordu berean izango dela ebatzi du Bruselako auzitegiak. Llarenaren defentsak, ostera, hiru epailez osatutako gela izatea eskatu du, haren ustez, "ezohiko kasua" delako.

Gaurko saioak minutu gutxiko iraupena izan du eta magistratuak ez du argitu Llarenaren aurkako salaketa epaitzeko eskumenik duen ala ez. Soil-soilik aldeen idatzizko arrazoibideak jaso ditu. Llarena epailearen aldetik, Hackim Boularbah abokatua joan da eta auzi-jartzaileen izenean, ostera, Christophe Marchand eta Gonzalo Boye abokatuak, besteak beste.

Llarena epaileak ez zuen gaurko saiora joateko obligaziorik eta ez da agertu; aitzitik, Toni Comin eta Lluis Puig kontseilari ohiek saioa bertatik bertara jarraitu dute.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena