Politika
Puigdemonten salaketa
agentziak | erredakzioa
544.982 euroko kontratua sinatuta, Liederke Wolters Waelbroeck Kirpatrick abokatu taldearen esku utzi du Estatuaren eta Llarena magistratuaren defentsa.
Pablo Llarena Auzitegi Goreneko magistratua. Argazkia: Efe
Espainiako Justizia Ministerioak Liederke Wolters Waelbroeck Kirpatrick Belgikako abokatu taldearen esku utzi du Estatuaren eta Pablo Llarena Auzitegi Goreneko magistratuaren defentsa, Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiak eta lau kontseilari ohik Belgikan jarri dioten salaketari aurre egiteko, eta Espainiako Gobernuak 500.000 eurotik gora bideratu ditu horretara.
Ministerioak jakinarazi duenez, abokatuak aukeratu ostean, Espainiak Bruselan duen enbaxadara bidali zuten dokumentazioa, eta bertan sinatu dute defentsa lana egiteko kontratua.
Kontratua 544.982 eurokoa da, zerga eta guzti, hau da, Espainiako Gobernuak milioi erdi euro baino gehiago gastatuko du horretan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa