Politika
Bisita Junquerasi
agentziak | erredakzioa
Lehendakariak iradoki zuen preso politiko kataluniarrak aske uzteak "lasaitu" egin zezakeela egoera, eta Kataluniako "kohesio soziala" indartu.
Quim Torra Generalitatearen presidentea. Argazkia: Efe
Quim Torra Generalitateko presidenteak telefonoz deitu dio gaur Iñigo Urkullu lehendakariari Junts Per Catalunyak egindako kritiken ostean babesa emateko, eta elkarrekin batzartzeko prest agertu dira biak.
Jaurlaritzak azaldu duenez, adierazpenak adierazpen, lehendakariak "ez du etsiko fede onetik egindako laguntzan, eta ez da norbere jarrerak indartu nahi dituen horien polemika interesatuetan sartuko".
Eusko Jaurlaritzaren urte politikoaren hasierako bileraren ostean, Urkulluk "tentsioa jaisteko ahal den guztia" eskatu zuen Kataluniari begira, eta kritikatu egin zuen "politika judizializatzea eta justizia politizatzea".
Gainera, lehendakariak iradoki zuen preso politiko kataluniarrak aske uzteak "lasaitu" egin zezakeela egoera, eta Kataluniako "kohesio soziala" indartu.
Horren aurrean, Junts per Catalunyak ohartarazi du Kataluniako eta Euskal Herriko egoerak "desberdinak" direla eta estrategia politiko ezberdinak dituztela. Horren aurrean, "Estatuak bere alde erabil ditzakeen adostu gabeko ekimenak saihesteko" deia egin du, eta "ezinegona eta sorpresa" agertu du lehendakariak Junqueras soilik bisitatu zuelako.
Urkulluren esanetan, "erosoagoa izango zatekeen bisita eskatu duena, 'proces' izenekoan hartutako erabakietan ardura garrantzitsua izan zuena, ez bisitatzea, baina ez da hori lehendakariaren jarrera; dena den, beti errespetatu dut diskrezioa, eta lehentasuna eman diet bisita eragin duten arrazoi humanitarioei".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa