Politika
2019ko aurrekontuak
Agentziak | Erredakzioa
Pedro Sanchezen Gobernuaren iritziz, "onena" litzateke ordurako aurrekontu-egonkortasunaren legearen erreforma onartuta egotea.
Pedro Sanchez Espainiako presidentea, Txilen. Argazkia: EFE.
2019rako Estatuko Aurrekontuen proiektua azaroan aurkeztu nahi du Espainiako Gobernuak; Pedro Sanchezen Gobernuaren iritziz, "onena" litzateke ordurako aurrekontu-egonkortasunaren legearen erreforma onartuta egotea.
Txilen emandako prentsaurreko batean (Latinoamerikan dago, bidaia ofizialean), eta kontuan izanik aurrekontuak ez direla ohiko datan (irailaren amaieran) aurkeztuko, Pedro Sanchez Espainiako presidenteak ez du zehaztu zein den data-muga hori egiteko.
Nolanahi ere, Sanchezen Gobernuaren iturriek esan dutenez, aukera dago lege-proiektu hori azaroan aurkezteko, eta Espainiako Gobernuak ordurako aurkeztea aurreikusi du.
Azkenean hala balitz, eta Parlamentuko gehiengoak babesa emango balu, lege-proiektu hori 2019ko otsailean egingo luke tramitazioa, hau da, maiatzeko udal-, autonomia- eta europar hauteskundeak egiteko hiru hilabete geratuko direnean.
Iturri horien esanetan, onena litzateke azarorako aurrekontu-egonkortasunaren legearen erreforma onartuta egotea, baita defiziterako bide berria; azken horretarako, Bruselaren oniritzia du jada Estatuko Gobernuak.
Hori ez balego egiterik, Espainiako Gobernuak, hala ere, aurkeztuko lituzke aurrekontuak, indarrean dagoen gastu-sabaia kontuan izanik; baliabideak beste modu batean bideratuko lirateke, kasu horretan.
Estatuko Gobernuak ez du beste defiziterako biderik aurkeztu, Kongresuak aurrekoari ezezkoa emanda, eta ikusteko dago parlamentu-taldeak egonkortasunaren legearen erreforma adosteko gai diren, Senatuak erreforma horretarako egun duen beto-gaitasuna galtzea helburu.
Aurreko egunean, prentsaurrekoan, eztabaida bere iritziz zein den nabarmendu zuen Sanchezek: ea taldeak prest dauden hazkundea eta gizarte-kohesioa bermatzen duen beste bide bat zabaltzeko.
Espainiako Gobernuak eta Unidos Podemosek osasunaz hitz egin dute, aurrekontuen negoziazioan
Halaber, Espainiako Gobernuak eta Unidos Podemosek osasunari buruzko gaiak jorratu dituzte astearte honetan, bilera batean; Unidos Podemosek farmazia-koordainketa baztertzea eskatu du bertan, eta Gobernuak konpromisoa hartu du osasunaren pribatizazioa kentzea ikertuko duen lantalde bat sortzeko.
Ione Belarra Unidos Podemosek Kongresuan duen bozeramailearen ondokoak berretsi duenez, ulertezina litzateke Espainiako Gobernuak ez onartzea adostasuna lortu duen proposamena, koordainketa kentzea, alegia: "Koordainketa baino, berriro ordaintzea da; izan ere, herritarrek ordainduta dituzte sendagaiak dagoeneko, zergen bidez".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa