17:23

Politika

KATALUNIAK PROZESUA

Espainiako Gobernuak Belgikako abokatuak kontratu ditu Llarena epailea defendatzeko

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Pablo Llarenak, Kataluniako prozesua delakoaren instrukzio ireki zuen epaileak, Belgikan deklaratu beharra dauka irailaren 4an, Carles Puigdemont presidenteak jarrritako demanda baten ondorioz.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Gobernuak iragarri duenez, "beharrezkoak diren mekanismo guztiak" abian jarri ditu Espainiaren subiranotasun jurisdikzionala defendatzeko, Belgikan Pablo Llarena epailearen aurka jarritako demandaren aurrean. Horregatik, hango abokatu talde bat kontratu duela jakinarazi du.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren aholku guztiei kasu egin diela adierazi du Exekutiboak komunikatu batean eta etorkizunean organo horrek "Espainiako eskumenen defentsan" egingo dituen ohartarazpenak ere kontuan izango dituela.

Pablo Llarenak, Kataluniako prozesua delakoaren instrukzio ireki zuen epaileak, Belgikan deklaratu beharra dauka irailaren 4an, Carles Puigdemont presidenteak jarritako demanda baten ondorioz. Llarenak ez zuela bere errugabetasun-presuntzioa errespetatu salatu zuen Puigdemontek.

PP eta Ciudadanosen kritikak

Gaur, hain zuzen ere, PPren talde parlamentarioak jakinarazi du bihar Senatuan mozioa aurkeztuko duela Gobernuari Llarena eta "Espainiaren subiranotasuna" "zalantzarik gabe" defendatzeko eskatuz. Izan ere, PP zein Ciudadanosen iritziz, Sanchezen Gobernua ez da "nahikoa" egiten ari.

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidente ohiak, bere aldetik, "horren gai delikatu bat" "borroka politikorako" ez erabiltzeko eskatu die bi alderdi horiei.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena