20:48

Politika

Franco hobitik ateratzea

Alderdi Popularra eta Ciudadanos, Franco hobitik ateratzearen kontra

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

PPk helegitea aurkeztuko du Auzitegi Konstituzionalean eta Ciudadanos abstenitu egingo da Kongresuko bozketan. Unidos Podemosek, EAJk eta EH Bilduk ekimena babestuko dute.

1:31
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alderdi Popularrak eta Ciudadanosek ez dute Franco Erorien Haraneko hobitik ateratzeko Espainiako Gobernuak aurkeztuko duen lege dekretua babestuko Kongresuan, premiazkoa ez dela iritzita.

PPk iragarri du helegitea aurkeztuko duela Auzitegi Konstituzionalean, lege dekretua onartu bezain laster. Teodoro Garcia PPren idazkari nagusiak esan du ekimen honek "duela 40 urte itxitzat eman zena irekitzea" duela helburu. Trantsizioan hartutako erabakiak "aldatu nahi izatea" egotzi dio Pedro Sanchezi.

Albert Riverak ere ildo beretik hitz egin du eta jakinarazi du Kongresuko bozketan Ciudadanos abstenitu egingo dela. 40 urte eta gero, Franco orain hobitik ateratzea premiazkoa ez dela esan du Riverak eta, beraz, PSOEren ekimenak justifikaziorik ez duela erantsi du.

Nolanahi ere, Espainiako Gobernuaren ekimenak aurrera egingo du. Dagoeneko Unidos Podemosek, PDeCATek, EAJk eta EH Bilduk Franco diktadorea hobitik ateratzea babestuko dutela iragarri dute.

"Zapaterok bere garaian egin ahal izan zuen, baina ez zuen egin. Pozgarria orain Espainiako Gobernuak ausardiaz jokatzea. Uste dut Kongresuan gehiengoa izango duela, PP eta Ciudadanos kontra egon arren", adierazi du Aitor Esteban EAJko bozeramaileak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena