10:06

Politika

Katalunia

BJKNk babesa eman dio Llarenari, bere independentziari eginiko 'erasoa'ren aurrean

Agentziak | Erredakzioa

Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiaren arabera, salaketak "Espainiako Estatuaren jarduera subiranoa nazioarteko beste estatu baten jurisprudentziaren esku uztea du helburu, inolako disimulurik gabe".

  • Pablo Llarena, Kataluniako prozesuaren instruktorea. Artxiboko argazkia: EFE

    Pablo Llarena, Kataluniako prozesuaren instruktorea. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak egindako babes-eskaria aztertzeko bilera egin du ostegun arratsaldean. Hala, batzorde iraunkorrak babesa eman dio Kataluniako prozesuaren instruktoreari, Belgikan jarritako salaketa bere independentziari egindako "erasoa" dela iritzita.

Aginte judizialaren arabera, Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiak eta Belgikara ihes egin zuten Generalitateko kontseilari ohiek jarritako salaketak "Espainiako Estatuaren jarduera subiranoa nazioarteko beste estatu baten jurisprudentziaren esku uztea du helburu, inolako disimulurik gabe".

Horrela, Llarenaren independentzia bermatzeko bere esku dauden neurri guztiak hartuko dituela adierazi du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak. Ildo horretatik, Belgikako epaitegien aurrean, Justizia eta Kanpo Arazoetako Ministerioei "Espainiako jurisdikzioaren immunitatea eta osotasuna bermatzea" eskatuko diela iragarri du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena