13:54

Politika

Torturak

Torturen biktimen eskubideak bermatuko dituen Estatu mailako lege bat eskatu du AIk

Agentziak | Erredakzioa

Amnistia Internazionalarentzat "Euskal Herrian izandako torturaren aitorpenean aurrerapausoa" da Espainiako Gobernuak euskal legearen aurkako helegitea kendu izanak.

  • Amnistia Internazionalen torturaren aurkako irudia / AI.

    Amnistia Internazionalen torturaren aurkako irudia / AI.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Polizia gehiegikerien legearen aurkako helegitea kentzea albiste ontzat hartu du Amnistia Internazionalak, "Euskal Herrian izandako torturaren aitorpenean aurrerapausoa" delako, eta abusuen eta tratu txarren biktimen eskubide guztiak bermatuko dituen Estatu mailako arau bat eskatu du.

Ostiralean, Espainiako Gobernuak atzera bota zuen PPren exekutiboak aurkeztutako helegitea, Eusko Jaurlaritzak araua aldatuko duen konpromisoa hartu zuelako. Legearen helburua ez dela erantzukizunik bilatzea, baizik eta kaltetuek ordaina hartzea azpimarratuko dute aldaketan.

Amnistia Internazionalak pozik hartu du erabakia, eta legearen aldaketak giza eskubideen nazioarteko zuzenbidea ardatz hartzen jarraituko duela espero du, egian, justizian eta erreparazioan sakontzeko.

AIk salatzen duenez, Espainian izandako tortura eta tratu txarren biktimak ez dituzte nazioarteko zuzenbidearen arabera hartzen, eta orain biktima guztien eskubideak aintzat hartuko dituen Estatu mailako lege bat eskatu du. Arau horrek justiziarako eta erreparaziorako bidea arautzea nahi dute, muga geografiko edo denborazkorik gabe.

Gainera, Nafarroan onartutako legea partzialki baliogabetu izana deitoratu du Amnistia Internazionalak. Lege horrek eskuin muturreko taldeek zein langile publikoek eragindako indarkeria politikoaren biktimak erreparatzeko helburua zuen, baina Botere Judizialaren eskumenak hartzen zituela ebatzi zuen Auzitegi Konstituzionalak.

Autonomia erkidegoei mota horretako ekimenak hartzea galarazten zaiela eta biktimak erreparatzeko neurririk ez dela hartzen salatu du erakundeak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena