Politika
'Master auzia'
Agentzia | Erredakzioa
Rodriguez-Medel epaileak auzia Gorenean epaitzeko egindako eskaera ez errekurritzea erabaki du Fiskaltzak. Gorenak irailean aztertuko du eskaera.
Casado, atzo, azalpenak emateko eskainitako prentsaurrekoan. Argazkia: EFE
Fiskaltzak ez du helegiterik jarriko Carmen Rodriguez-Medel Madrilgo 51. zenbakiko Epaitegiko epaileak Pablo Casado PPko presidentearen masterraren auzia Auzitegi Gorenean epaitzeko egindako eskaeraren aurrean.
Hori horrela, delitu zantzuak atzemanda, epaileak emandako ziodun ebazpena babesten du fiskalak. Auzia Gorenera eramateko eskaeraren kontra helegitea aurkez daiteke, baina halakorik ez du egingo Fiskaltzak.
Auzitegi Gorenaren onartze salak irailean aztertuko du Rodriguez-Medelen eskaera, eta esku artean izango du Fiskaltzaren txostena. Auzia bere gain hartu eta Casado ikertu moduan deklaratzera deitzen ote duen erabaki beharko du orduan Gorenak.
Madrilgo epaileak bere autoak argudiatu zuenez, badaude "zantzuak" pentsatzeko Casadori "opari akademiko" bat eman ziotela zuen "garrantzi politiko eta instituzionalagatik". Hala, Casado ikertu gisa deklaratzera deitzeko eta dokumentazio guztia galdegiteko eskatu zion Rodriguez-Mendel epaileak Gorenari. Eskatutako dokumentazioaren artean daude lau ikasgaiak aprobatzeko aurkeztu omen zituen lanak, eta hala egin zituela egiaztatzen duten agiriak (mezu elektronikoak edota hartu izanaren agiriak).
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa