17:59

Politika

PP

ETAko presoak hurbilduz gero, PP biktimekin mobilizatuko dela ohartarazi du Marotok

Agentziak | Ereedakzioa

Biktimen memoria ezin dela PSOEren zentsura-mozioa babesteagatik EAJri 'mesedeak ordaintzeko' erabili ziurtatu du.

  • Javier Marotoren artxiboko argazkia

    Javier Marotoren artxiboko argazkia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Javier Maroto PPko Antolakuntza idazkariordeak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari ohartarazi dionez, PP terrorismoaren biktimekin mobilizatuko da, ETAko presoen gerturatzearen kontra protesta egiteko kalera irteten badira. Haren iritziz, biktimen memoria ezin da erabili PSOE Moncloara eraman zuen zentsura-mozioa babesteagatik "EAJri mesedeak ordaintzeko".

"Kontua ez da presoak hurbiltzea ala ez hurbiltzea. Kontua ez da non dauden preso. PSOEk Espainian abiatutako eztabaida damurik agertu ez duten presoei abantailak eman ala ez erabakitzean oinarrituta dago. Dei diezaiegun gauzei behar bezala", azpimarratu du Marotok.

PPren jarrera "oso tinkoa" da

Gai horretan PPk "oso jarrera tinkoa" izango duela berretsi du ordezkari popularrak. Izan ere, Marotoren aburuz, Alderdi Sozialista "oso desleial" jokatzen ari da biktimekin eta Estatu osoarekin, presoen hurbilketa "euskal independentistei mesedeak ordaintzeko" aurreikusten ari delako.

PSE "noraezean" ikusten du

Horrez gain, PPko antolakuntza arduradura "kezkatuta" agertu da sozialistak Euskadin erakusten ari diren jarrera ikusita. Zentzu horretan, Idoia Mendia PSEko idazkari nagusiak hauteskunde autonomikoei begira Podemos eta EH Bilduk osatutako gobernu baten alde erakutsitako jarrera gogoratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena