Politika
Balantzea
Agentzia | Erredakzioa
Espainiako presidenteak agerraldia egin du Moncloan Ministroen Kontseiluaren ostean. Legedia eta Autonomia Estatutua bete daitezen defendatuko duela berretsi du.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak gaur ziurtatu duenez, Katalunian ez du "auzibide gehiago" abiatuko. Era berean, legedia eta Autonomia Estatutua betetzea defendatuko duela berretsi du.
PSOEk Mariano Rajoyren Gobernuari Kataluniako auzian erakutsitako leialtasuna izan dezaten eskatu dio Pablo Casado PPko liderrari Ministroen Kontseiluaren ostean Moncloan emandako prentsaurrekoan.
Ostegunean izandako bileran Casadok erakutsitako babesa eskertu dio PPko buruzagiari. Hala ere, koherentea izatea, ikuspegi zabala edukitzea eta "Estatu oposizioa" egitea eskatu dio.
Krisialdi politikoa izanik, politikatik konpondu behar dela uste du Sanchezek, baina "beti Konstituzioa eskuan" dutela hitz egingo dutela esan du.
Joan den astean bildutako Espainiako eta Kataluniako Aldebiko Batzordearen bilerari dagokionez, "abiapuntu ona" dela adierazi du.
Pedro Sanchezen hitzetan, Espainiako Gobernuak badaki Kataluniako arazoaren konponbideak herritarren bozketa dakarrela. Dena den, azaldu duenez, bozkatzen den akordioak Kataluniako gizartearen % 80a ordezkatu behar du, eta horretan ez dago ados independentistekin.
Gobernu berriak 'garai aldaketa' ekarri du, Sanchezen hitzetan
Espainiako Gobernuko presidenteak nabarmendu duenez, Mariano Rajoyren kontrako zentsura mozioa irabazteak eta sozialistak agintera heltzeak "garai aldaketa" ekarri du, eta orain "herritarrek euren gobernutzat dute honakoa".
Buruzagi sozialistaren ustez, Gobernuak "Espainia zintzo, aurrerakoi eta feminista" ordezkatzen du.
Sanchezek "aldaketaren agenda" zehaztu du, "Ongizate Estatuaren babesa, pentsioak eta hezkuntza" lehentasun bezala jarrita. Espainiako Gobernuko presidenteak esan du lozorrotik atera nahi duela Espainia, eta horretarako oinarrizko lau aldaketak bideratuko dituela: ekonomia, gizartea, lurralde eraldaketa eta nazioarteko dimentsioa.
Immigraziorako aginte bakarra eta autonomo faltsuak
Bi hilabeteko agintaldiaren balantzea egiteaz gain, Ministroen Kontseiluan jorratutako gaiei buruz hitz egin du. Onartutako neurrien artean dago immigrazioa kontrolatzeko aginte bakarra sortzea. Helburua da jatorrizko herrialdeetan etorkinen ontzien irteera saihesteko baldintzak hobetzea, eta ondorioz, "paterak oharkabean ez iristea".
Horrez gain, autonomo faltsuen iruzurrari aurre egiteko errege-dekretua onartuko dutela jakinarazi du. Sanchezen ustez, egoera legeztatuta, babes eta eskubide gehiago lortuko dituzte autonomoek. Asko dira gaur egun "egoera bereziki ahulean" dauden langileak (horietatik % 65 emakumezkoak dira).
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa