Politika
Immigrazioa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Aquarius ontzian egindako bisita dela-eta, "migratzaileak erakartzea" leporatu dio Pedro Sanchezen Gobernuari.
Pablo Casado Alderdi Popularreko presidentea, Avilan. Argazkia: EFE
Pablo Casado Alderdi Popularreko presidenteak immigrazioa izan du hizpide igande honetan. Auzi horren inguruan "demagogiarik gabe" hitz egin behar dela azpimarratu du, esanez "guztientzako paperak ezinezkoa" dela. Gainera, Aquarius ontzian egindako bisita dela-eta, "migratzaileak erakartzea" leporatu dio Pedro Sanchezen Gobernuari.
Avilan izandako PPren Probintzia-Batzarrean Casadok adierazi duenez, migratzaileen irudiek "hunkitu gaituzte, baina PP ezin da populista izan". "Espainiak ezin ditu hartu etorkizun hobe baten bila Europara datozen milioika afrikar", ondorioztatu du.
Bestalde, PPren buruak "Le Penen aldeko bira" eman duela kritikatu du Immigrazioaren Espainiako Sareak. Horren iritzian, Casadoren adierazpenek baieztatu dute "PPk bat egiten duela Italiako eta Hungariako muturreko eskuinarekin".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa