Politika
Elkarrizketa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Dena dela, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak ohartarazi du preosak EAEko espetxeetara hurbiltzea "abiapuntua baino ez dela, inoiz ez amaiera puntua".
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren (EPPK) esanetan, EAEko espetxeetara presoen hurbilketa prozesua "bizkortu egin behar da". Dela dela, kolektiboak ohartarazi du "hurbilketak abiapuntua baino ez direla, inoiz ez amaiera puntua".
"Presoen hurbilketa prozesua bizkortu behar da, jarraikortasuna izan, eta osorik gauzatzeko amaiera data zehaztu. Gainera, beste hainbat gai daude argitzeke: baldintzapeko askatasuna lortzeko irizpideak eta larriki gaixorik dauden presoak askatzea, esaterako", gaineratu du.
Garari eskainitako eta Europa Pressek jasotako elkarrizketa batean Ainhoa Mujika eta Jon Olarra EPPK-ko bozeramaileek adierazi dutenez, "legezko bideen aldeko" eztabaida sakona 2013ko udan egin zuten, eta 2017ko eztabaidan adostu zuten "ondorioei bultzada berria ematea, espetxe-legezkotasunaren bidearen aplikazio praktikoa zehaztuta eta gure jarrera eguneroko kartzela-erregimenera egokitzea".
"Legezko bideekin bat egiteko erabakia kolektiboa izan da, horrek esan nahi du kolektibo osoa bat datorrela dinamika berri horrekin", azpimarratu dute.
EPPK-ko bozeramaileek salatu dutenez, ETAko presoei lehen gradua "sistematikoki eta mugagabe aplikatzen zaie, espetxe-politika errepresiboa eta salbuespenezkoa ezartzeko borondatea baitago".
Minaren aitorpenari dagokionez, kolektiboaren kideek diote egindako minaren aitorpena egin duten "alditan, errespetuz eta zintzotasunez egin dugula, auzi horrek merezi duen garrantzi osoa emanda".
"EPPK-n ez dugu gure erantzukizuna baztertu nahi, baina ez dugu gure gain hartuko zenbait indar politikoek ezarri nahi duten kontaketa bakarra", ohartarazi dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa