Politika
EAJ
Agentziak | Erredakzioa
Bestalde, Iñigo Urkullu lehendakariak Ordiziako baloreak nabarmendu ditu, herria sortu zenetik 750. urte bete direnean.
Andoni Ortuzar EAJko burua. EFE
Albisteak (3)
Andoni Ortuzar EAJko buruak larunbat honetan iragarri duenez, "erakundeei egonkortasuna ematen" eta "gauzak aurrera ateratzeko" akordioak bultzatzen jarraituko du alderdiak.
Ortuzarrek ekitaldi batean hartu du parte gaur Gasteizen, Gorka Urtaran eta Ramiro Gonzalez Gasteizko alkate eta Arabako ahaldun nagusi bezala, hurrenez hurren, berriro hautatzeko aurkezpenean, hemendik urtebetera izango diren udal eta foru hauteskundeetan.
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia, hitzaldian. EFE
Diputatuen Kongresuak 2019ko gastu-sabaia eta Espainiako Gobernuaren defizit helburuak errefusatu (PSOEk eta EAJk soilik babestu zituzten) eta egun bat geroago, alderdi honetako buruak adierazi du batzuetan EAJ "korrontearen kontra" doala dirudiela eta oker dabilela bere ibilbide politikoa "elkarrizketan eta akordioan oinarritzean".
Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, hitzaldian. EFE
Ortuzarren hitzetan, batzuetan "aurkakotasuna eta erasoa errentagarriago" direla dirudien arren, hori ez da horrela, eta Gasteizko Udala, Arabako Aldundia eta alderdiak Espainiako Gobernuarekin lortutako akordioa jarri ditu eredutzat.
Horren harira, pentsioen igoera eta erretirodunen atzeraldien ordainketa gogoratu ditu, izan ere, haren ustez, "EAJri esker soilik" lortu da, baita Pedro Sanchezen Gobernuak bozkatu ez zituen aurrekontuak bere gain hartu izanari esker, "EAJk behin eta berriz egiteari esker".
"Behin eta berriz ekiteak gaur aurrekontuak egotea ahalbidetu du, eta ziurtasun ekonomiko nahikoa izatea, dena gaizki joan arren; atzo Kongresuan gertatutakoa ikusita, ondo ez da joango", gaineratu du.
Ortuzarrek azpimarratu du alderdiaren jarrerak akordioen aldekoa izaten jarraituko duela, "haiek banderak jartzearekin, betoekin eta hauteskunde erreformen proiektu iruzurgileekin jarraitu" arren.
Hauteskunde erreformaren harira, Casadok duen proiektuari buruz Euskadiko PPk duen jarrerarekiko "interes handia" duela azaldu du. Horren bitartez "EAJ zigortu nahi" duela esan du; azkenean "Euskadiko herritarrak zigortuko lituzkete, bigarren mailakoak izango balira bezala", gaineratu du.
Urkulluk Ordiziako baloreak nabarmendu ditu, herria sortu zenetik 750 urte bete direnean
Ordiziako herria sortu zenetik 750 urte bete direla ospatu dute, eta hainbat ordezkari instituzional izan dira, Iñigo Urkullu lehendakaria buru zutela. Gipuzkoako herriaren baloreak "mundura irekitzea" eta "lanagatik eta kulturagatik duen maitasuna" direla azpimarratu du.
Ordiziako udaletxeko osoko bilkuren aretoan izan da ekitaldia. Arantxa Tapia Garapen Ekonomiko eta Azpiegitura kontseilaria, Bingen Zupiria Kultura Saileko arduraduna, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Eider Mendoza Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea izan dira bertan.
Hitzaldian, Urkulluk esan du urteurren hau iragana hobeto ezagutzeko eta etorkizuna "begi berriekin" ikusteko "aukera" dela, eta Ordiziak bere historian "oinarri sendoak" dituela "etorkizun emankorra" eraikitzen jarraitzeko.
Udalerriaren erreferenteen artean, Urkulluk merkatua aipatu du; 1512an eman zioten "pribilegioetako bat"en emaitza izan zen. Lehenengo sektorea "bizirik" dagoela islatzen duela adierazi du, eta nekazarien lanari esker herriko produktuak eskaini ahal dizkietela kontsumitzaileei.
Halaber, industriaren garrantzia azpimarratu du herriak izan duen garapenean, berrikuntzan, teknologian eta kalitatean, eta "orain 4.0. industrian", baita nazioartekotze prozesuan ere.
Ordizian egin duten ekitaldi instituzionala. EFE
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa