12:52

Politika

PPren berritzea

Casadok PPren gailurrera eraman ditu Dolors Montserrat eta Teodoro Garcia

agentziak

Montserratek Hernandoren lekua hartuko du, Kongresuko bozeramale lanetan; Garcia Egea -Casadoren kanpainaren burua- idazkari nagusia izango da.

1:18
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pablo Casado PPko presidente berriak erabaki ditu jada zeintzuk hartuko dituzten alderdiko kargu garrantzitsuenak. Dolors Montserrat Osasun ministro ohia PPren Kongresuko bozeramale berria izango da, eta Teodoro Garcia Egeak Idazkaritza nagusia gidatuko du.

Montserrat Maria Dolores de Cospedalen kanpainaren bozeramalea izan zen primarioetan, eta prozesu horretako bigarren itzulian Pablo Casado babestu zuen, Cospedalekin batera. Ministro ohiak Rafael Hernandoren lekua hartuko du Kongresuan, alderdiaren ahots nagusia bihurtuta.

Bestalde, Teodoro Garcia Egea alderdiko idazkari nagusia izendatu dute, Maria Dolores de Cospedalek hamar urtez kargu horretan egon ostean.

PPren primarioetan, Garcia Egeak Pablo Casadoren kanpaina zuzendu du, eta azkenean botoen % 57 bereganatzea lortu zuen, Soraya Saenz de Santamariaren aldeko % 42ren aurrean.

Alderdiaren organigrama -presidentetza, idazkaritza nagusia, idazkariordetzak eta idazkaritzak- 36 pertsonak osatzen dute; horietatik 10 Saenz de Santamariaren taldetik hautatuak izan dira, beste 10 Dolores de Cospedalen taldetik, eta 3 beste hautagaitzetatik, Casadok berak Batozrdearen ondoren emandako prentsaurreko batean azaldu duenez.

Ignacio Cosido Polizia Nazionalaren zuzendari nagusi ohia PPk Senatuan izango duen bozeramale hautatu dute. Cosido Casadoren babesleetako bat izan da hasieratik, prozesu horretan hasieratik izan du lagun bidelagun.

Esteban Gonzalez Ponsek Europako Parlamentuko bozeramale lanetan jarraituko du, Pilar del Castillo Hezkuntza eta Kultura ministro ohiarekin batera, azken hori talde horretako idazkari nagusi izango baita.

Hiru Cospedalentzat, bakarra Santamariarentzat

Guztira, PPren kupula berriak Maria Dolores de Cospedal idazkari nagusi ohiaren inguruko hiru pertsona eta Soraya Saenz de Santamariaren inguruko bakarra.

Cospedalen taldetik Dolors Montserrat, Isabel Garcia Tejerina eta Vicente Tirado izango dira; Santamariaren taldetik, aldiz, Cuca Gamarra.

Hala ebatzi du Zuzendaritza Batzordeak, Casadok iragarri bezala. Sei idazkariordetza izango dira orotara.

Batzorde Exekutibo Nazionalean egindako hitzaldian Casadok azaldu du Teodoro Garcia Egea idazkari nagusi eta Javier Maroto Organizazio idazkariordea izango direla.

Casadok bi idazkariordetza eman dizkio Cospedalen gertuko alderdikideei: Isabel Garcia Tejerina idazkariorde Sektoriala izango da, Marotoren ordez; eta Vicente Tirado Gaztela Mantxako bigarrena Erkidego eta Tokiko Politika idazkariordea hautatu dute, Javier Arenasen lekukotza hartuta.

Cospedalen ildoko hirugarrena aipatutako Dolors Monsterrat, Kongresuko bozeramale gisa.

Azkenik, Cuca Gamarra Logroñoko alkatea Politika Sozialeko burua izango da; Soraya Saenz de Santamaria babestu zuen berak. Andrea Levyk Ikasketa eta Programen gidaritzan jarraitu eta Marta Gonzalez galiziarrak Komunikazioaren buruzagitza hartuko du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena