Politika
Agerraldia Kongresuan
Agentziak
Erregearen lagunarekin bildu zela aitortu du Sanz Roldanek, baina mehatxu egin izana ukatu. Bestalde, CNIk Juan Carlos I.aren ondasunak ikertu ez dituela argitu du.
Sanz Roldan, Pastorren ondoan, Kongresuan. Argazkia: EFE
Felix Sanz Roldan Espainiako CNI Inteligentzia zentroko zuzendariak ukatu egin du Corinna zu Sayn-Wittgenstein Juan Carlos I.aren lagunari mehatxu egin izana (horrela dio emakumeak). Sanzen hitzetan, ez zuen presionatu errege emerituaren ustezko irregulartasunak ez aireratzeko; eta presioak ahotan, norbaitek egitekotan, Jose Manuel Villarejo komisario ohiak egin zituela iradoki du.
Sanzek agerraldia egin du, ateak itxita, Kongresuko sekretu ofizialen batzordean. Hiru orduko azalpenen ondotik, talde parlamentarioetako ordezkariek ez dute xehetasunik eman (agerraldien edukiak sekretuak dira), baina agentziek zenbait datu eman dituzte.
CNIren zuzendariak berak eskatu zuen agerraldia, bi egunkari digitalek Villarejok Sayn-Wittgenstein printzesari grabatutako adierazpenen ondotik. Bertan entzun daitekeenez, errege emerituak Suitzan dirutza ezkutatzen du eta bera izen-mailegatze moduan erabili zuen.
Agentzien arabera, Sanzek esan du CNIk ez duela Juan Carlos I.aren ondarea edota jarduera ekonomikoak ikertu, Espainiako Gobernuak hala eskatu ez diolako.
Taldeen erreakzioak
Sanzek honako diputatuen aurrean eman ditu azalpenak: Rafael Hernando (PP), Adriana Lastra (PSOE), Ione Belarra (Unidos Podemos), Juan Carlos Girauta (Ciudadanos), Joan Tarda (ERC), Aitor Esteban (EAJ) eta Jordi Xucla (PDeCAT), Talde Mistoaren izenean azken hori.
Ione Belarra Unidos Podemosen bozeramaile ondokoak agerraldiaren ondoren adierazi duenez, Juan Carlos I.aren ustezko negozio ustelen eta horietan Corinna zu Sayn-Wittgestein bikotekideak izan zuen paperaren inguruko "zalantza gehiago" ditu orain.
Beste muturrean, Adriana Lastra PSOEren bozeramaileak nabarmendu du ez duela dudarik CNIko zuzendariak esandakoez, eta horixe bera erantzun du berriro hainbat taldek eskatutako ikerketa batzordea babestuko ote duten galdetu diotenean.
Ildo beretik mintzatu da Rafael Hernando ere (PP). Hernandoren esanetan, CNIko zuzendaria beti da "sinesgarria".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa