Politika
PP-KO PRESIDENTE BERRIA
AGENTZIA | ERREDAKZIOA
PPko presidente izendatu zutenetik egin duen bigarren bilera ofiziala izan da; izan ere, astelehenean Mariano Rajoy alderdiko buruzagi ohiarekin elkartu zen.
Pablo Casado, PPko presidente berria. Argazkia: EFE
Pablo Casado PPko presidente berriak Jose Maria Aznar alderdiko buruzagi ohi eta Espainiako Gobernuko presidente ohia hartu du gaur Madrilgo Genova kaleko egoitzan, Mariano Rajoyrekin elkartu eta biharamunean.
PPko zuzendaritzako iturriek adierazi dutenez, bi orduko bilera adeitsua izan da, "konfiantza" eta "itxaropen" giroan egindakoa.
Alderdiak azpimarratu duenez, nazioarteko politika eta Espainiak aurrean dituen "erronkak" izan dituzte hizpide nagusi.
"Guztion batuketak indartsuago egiten gaitu", idatzi du PPk bere Twitter kontuan.
¿ El presidente del Partido Popular, @pablocasado_, ha mantenido una reunión con el expresidente del Gobierno y del partido, José María Aznar. La suma de todos nos hace más fuertes y unidos. pic.twitter.com/q2LgNRiGlO
— Partido Popular ¿¿ (@PPopular) 24 de julio de 2018
PPren barne hauteskundeetarako kanpainan, Pablo Casadok Jose Maria Aznar defendatu du aldiro. Hain zuzen ere, Casado Aznarren kabinete burua izan zen 2009tik 2011ra bitartean.
Atzo, astelehena, Pablo Casadok batzarra egin zuen orain arte alderdiko buru izan den Mariano Rajoyrekin, baita ere Genova kaleko egoitzan. Alderdiko iturriek jakinarazi dutenez, ordu eta erdi inguruko bilera izan zen, "adeitsua eta errespetuz betea".
Bihar, asteazkena, Pablo Casado Soraya Saenz de Santamaria barne hauteskundeetan bere aurkari izandakoarekin batzartuko da.
Ostegunean, berriz, Casadok alderdiaren batzorde exekutiboa deitu du Bartzelonan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa